Cholo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etnia sailkapenean "Cholo"-ren jatorria.

Cholo Latinoamerikan erabiltzen den izendapen bat da; normalean identitate baten erakusgarri izaten da, eta herritar mestizoak deitzeko erabili ohi da, batik bat, aurpegiera indigena eta zuria duten pertsonak. Hasieran, mestizoen sailkapenean leku propioa zuen izendapena zen, hala ere, gaur egun hitzaren esanahia asko desitxuratu egin da, eta herrialdetik herrialdera ere aldatzen da.

Argentina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinan, odolean amerindiar ehuneko handia duten pertsonak edota iparraldeko pertsonak izendatzeko erabiltzen da izendapena, hala nola, Catamarca, Jujuy, Salta eta Tucumángo herritarrak. "Cholo" deitura, gainera, ez da beste herrialdeetan bezain gutxiesgarria.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]