Churrigueresco
Churriguerescoa Espainiako barroko berantean hedatu zen arkitektura-moldea izan zen (XVII. mende bukaera - 1750). Izena José Benito Churriguera arkitektoarengandik jaso zuen. Italiako arkitektura barrokoan du oinarria (Borromini) eta Juan Bautista de Herreraren hoztasunarekiko erantzun gisa jaio zen, apaingarriak arkitektura-osagaiei nagusitzen zaizkien moldeak erabiliz. Churrigueresco estiloan platereskoa eta gotikoko elementuak nahasten dira, eta ugari erabiltzen dira zutabe salomondarrak, estipiteak eta horma-konkak; landare apaingarriak, lerro biribilkatuak, erlaitz biribilak eta eskulturak ere sarri azaltzen dira. Churriguera anaiez gainera, Pedro de Ribera, Narciso Tomé, Casas Novoa eta Figueroatarrak izan ziren estilo honetako artista ospetsuenak. Churriguerescoa Espainian eta Latinoamerikan baizik ez zen zabaldu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.