Cihuacoatl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cihuacoatl (baita Chiucoatl edo Ciucoatl ere) azteka mitologiako jainkosa bat da, erdi sugea eta erdi emakumea. Cihuacoatl, erditu zuen lehen emakumea izan zen, horregatik erditzeen babeslea eta bereziki erditzerakoan hildako emakumeena. Quetzalcoatl lumadun suge jainkoari gizateriaren egungo aroa eraikitzen lagundu zion aurreko aroetako hezurrak birrinduz eta hauek odolarekin nahasutz. Mixcoatlen ama da, bidegurutze batean bertan behera utzi zuena. Tradizioak bere galdutako semeagatik negar egitera sarri itzultzen dela dio, baina tokian soilik sakrifizioetarako erabiltzen den aizto bat aurkitzen du. Cihuateteo gobernatzen zuen, erditzean hil ziren emakume nobleak.

Elezaharrean, jainkosa hau mamu eran agertzen da Moctezumaren inperioaren suntsipenari buruz ohartarazteko, ondoren, izer herrikoi bezala La Llorona hartuz.

Ilamatecuhtli, Toci eta Tlazolteotl jainkoen alde bat ere bada, baita Tenochtitlaneko erregordearen titulua ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cihuacoatl Aldatu lotura Wikidatan