Cooper's Hill Cheese-Rolling and Wake

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 51°49′48″N 2°09′29″W / 51.82991°N 2.15812°W / 51.82991; -2.15812

Lasterketa bat 2013ko maiatzaren 27an.
Gaztaren irabazlea.

Cooper's Hill Cheese Rolling and Wake maiatzero ospatzen den lehiaketa da, Cheltenham eta Gloucestertik gertu dagoen Cotswolds eskualde ingelesan. Nahiz eta Brockworthko herritarrentzako lehiaketa izan, gaur egun mundu osoko pertsonek parte hartzen dute. Lasterkariek Cooper's Hill menditik maldan behera pirritan joaten uzten duten Double Gloucester motako gazta baten atzetik korritu behar dute. Helmugara iristen den lehena gazta irabazten du. Dena den, teorian, lasterkariek gazta harrapatu behar dute baina ez da normalean gertatzen, gaztak 70 milia orduko abiadura har dezakeelako.

Ohitura honek gutxienez 200 urte ditu. Gainera, erromatarren garaian egiten zen erritu sendagarri paganoa dela iradoki izan da, baina ez dago horren ebidentziarik.

"The Cheese Rollers" Shurdingtonen dagoen pubaren izena ere bada, Cooper's Hilldik 3 milia ingurura kokatua. Lasterkariak hor bildu ohi dira lasterketa aurretik alkohola edateko edota taktiketaz hitz egiteko, eta lasterketa ondoren indarberritzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cooper's Hill Cheese-Rolling and Wake Aldatu lotura Wikidatan