Curuxa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Asturiar mitologian Curuxa (hontz zuria) gaixo baten etxe inguruan hegaka badabil edo bertan paratzen bada, gaixoa hilko den seinale da. Seinale hori untziak edo beleak ere iragarri dezake.

Beste istorio batzuetan gaixoaren etxe aurrean aurretik herrian ikusi ez duten zakur beltza azaltzen da eta uluka ibiltzen da gaixoa hil arte. Lurperatzen duten arte jarraitzen du hildakoa eta gero betirako desagertu egiten da. Guaxa emakumeak ere hontz zuriaren itxura har dezake.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]