Bele
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Amerikar belea (Corvus brachyrhynchos)
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Belea izenarekin Corvus generoko zenbait hegazti izendatzen dira, esaterako[1]:
- Corvus cornix Linnaeus, 1758 — Bele txanoduna
- Corvus corone Linnaeus, 1758 — Belabeltza
Usoaren antzeko hegaztia da, burua, hegoak eta buztana beltzak dituena.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Belea usoaren antzekoa da, baina hura baino handiagoa, eta burua, hegoak eta isatsa beltzak ditu. Mokoa lodia du, kono itxurakoa, burua baino luzeagoa; isatsa ertz biribildua du. Hegoek metro beteko luzera izaten dute.
Mendietan, zuhaitz altuetako basoetan eta itsasbazterretako amildegietan bizi da. Ikaratia izaten da eta norbait habiara hurbilduz gero segituan alde egiten du beldurtuta; jende gutxi bizi den herrietara hurbiltzen da. Ez da beste espezietako hegazti taldeekin nahasten.
Edozein motatako landareak eta animaliak jaten ditu; udan arrainak ere jaten ditu. Talde bereko hegaztiren bat gaixoturik aurkituz gero, jan egiten du.
Errunaldian arrak borrokan aritzen dira emea bereganatu nahian. Ugalketa denbora gutxian egiten du; habiak otsailean egiten ditu eta martxorako erruten arraultzak. Habiak zuhaitz garaien buruan edo haitzetan egiten ditu.
Bele bikoteak lurralde bat aukeratu eta bertan geratzen dira hil arte. Maiatzaren bukaeran edo ekainean uzten dute habia umeek.
Gaztetan hartuz gero belea zakurraren antzera hezi daiteke.
Europan, Asian eta Ameriketako iparraldean bizi da.
Irudi galeria [aldatu]
-
Bele txanoduna (Corvus cornix)
-
Belabeltza (Corvus corone)
-
Hawaiiko belea (Corvus hawaiiensis)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.