Dandai

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dandai Donostiako emakumeen elkarte bat da, 1966an sortu zena eta egoitza Egia auzoan duena. Helburu nagusiak dira emakumeen ekarpenak bistaratzea, harreman sareak sortzea, berdintasuna sustatzea eta ahalduntzea.[1] 2016an, elkartearen sorreraren 50. urteurrenean, 90 bazkide zituen. Hiri guztirako zerbitzuak ematen dituen arren, bereziki Egia auzoan zentratzen duten beren jarduna.

Jardueren artean, berariazko garrantzia dute giza garapenarekin eta etengabeko prestakuntzarekin zerikusia dutenak, hots, bizitzaren fase eta egoera berrietara egokitzen laguntzen dutenak, esaterako, alarguntasuna.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen abiapuntua Kutxa Fundazioaren Familia eta Gizarte Hezkuntzarako Zentroan dago, izan ere, horren baitan hasi baitziren emakumeak biltzen eta jarduerak antolatzen. Zentro hori 2003an desagertu zen eta bertan ziharduten emakumeek jarraipena eman zioten Dandai izenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Korta, Eli. (2016-10-14). «Medio siglo luchando por ellas» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-11-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]