Dark City (1998ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dark City (euskaraz Hiri Iluna) 1998ko Alex Proyas australiar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko neo-noire filma bat da. Bertan, Rufus Sewell, Kiefer Sutherland, Jennifer Connelly eta William Hurt aktoreek anteztu zuten.

Denborarekin, eta etxerako bideo eta DVD bertsioak hedatzearekin batera, generoaren kultuzko filma bilakatu da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

John Murdoch (Rufus Sewell) gauerdian hotel bateko bainuontzian esnatu berri da, amnesia larri baten ondorioz bere lehenaldia oroitu ezinik, amodio abentura baten zati labur batzuk eta ustez bere haurtzaroa iragan zuen leku eguzkitsu baten oroitzapen eskas batzuekin bakarrik. Ondoren oroipen eza bere arazorik txikiena dela frogatu ahal izango du, emagalduen hiltzaile bat izatea egotzita poliziak jarraitzeaz gain, 'Ezkutukoak' deritzon talde misteriotsu batek hiria nahieran kontrolatzen duela jabetuko baita.

Aktoreak

Kanpo loturak