Dean Thomas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dean Thomas Harry Potter liburu-saileko pertsonaietako bat da. Harryren gelakidea da Gryffindor etxean, Seamus Finnigan, Neville Longbottom eta Ron Weasleyrekin batera.

[aldatu] Historia

Dean Thomas, Harryren adin berekoa da, eta muggleekin hazitakoa. Zurrumurru batzuen arabera, benetako gurasoak Lord Voldemorten hil-jaleek hil zizkioten eta umezurtz gelditu zen.

Harryren lagunik onena ez bada ere, Deanek asko laguntzen dio Harryri, baita Voldemort itzultzen denean ere. Horren adibide da, Dumbledoreren Armadan sartzea. Hurrengo urtean, Gryffindorreko quidditch talderako probak egiten ditu, baina ez da sartzen, eta Hogwartseko beraien zazpigarren ikasturtean hil-jale batzuek bahitzen dute eta Malfoytarren etxean edukitzen dute Grhpook iratxoa, Luna Lovegood eta Ollivander makil-egilearekin batera, baina Harryri esker onik irteten da. Amaieran, Hogwartseko Gerran hartzen du parte.

[aldatu] Datuak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak