Harry Potter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Harry Potter zazpi aleko fantasiazko liburu saila da, J. K. Rowling idazle britainiarrak idatzia. Bertan, Harry Potter mutikoaren eta Ron Weasley eta Hermione Granger lagunen zazpi urteko istorioa azaltzen da, Hogwarts magia eta azti eskolan igarotakoak. Hariaren korapiloa Harry Potter eta Lord Voldemort azti maltzurraren arteko borroka da, azken honek Harryren gurasoak hil baitzituen mundu magikoa bereganatu nahiean.

Euskaraz zazpitik lehen sei liburuak argitaratu dira, Elkar eta Salamandra argitaletxeek batera plazaratuak. Itzulpenak Iñaki Mendiguren ezkiotarrak egin ditu.

HP - Harry Potter wordmark.svg

Saileko liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Harry James Potter: Harry Potter 1980ko uztailaren 1ean jaio zen. James Potter eta Lily Evansen semea da. Bere gurasoek Fenixaren Ordenakoak ziren, beraz, Lord Voldemort eta bere mortifagoen aurka borrokatu behar zuten. Harry Potter urte bat zuela, Halloweeneko gauean Voldemort Potterren etxean azaldu eta mutikoaren gurasoak hiltzen ditu. Harry hil ezinean, gaiztoak bere burua nahigabe hil zuen. Harry bere osaba-izebarekin bizitzera joaten da, Vernon eta Petunia Dursley, eta baita bere adin bereko lehengusuarekin ere, Dudley. Han hamar ilun urte pasatzen ditu Hagrid atezaina bere bila etorri eta Hogwarts eta magia mundua erakusten dio arte. Hogwartsen Ron eta Hermione ezagutzen ditu. Quiddich kiroleko bilatzailea bihurtzen da nahigabe bihurkeria baten ondorioz. Hogwartsen igarotzen dituen urteetan, bere historia ezagutzen hasten da, baita etorkizunean aurre egin beharko dituen arazoei ere.
  • Ronald Weasley: Ron bere familiako mutilik txikiena da. Haren gainetik bere anaiak Charlie, Bill, Percy, Fred eta George daude. Arreba txiki bat ere du, Ginny. Ron triste sartzen da Hogwartsen, bere anaia guztiek izan duten arrakasta berdindu ezinean ikusten delako. Eskolako trenean Harry ezagutzen du eta segituan lagunak egiten dira. Harry oso interesgarria aurkitzen du Ron, hura magiaz inguratua hazi delako. Liburuetan zehar Ron eta Harry bere elkartasuna finkatzen dute. Haien artean haserre batzuk dituzte, Ron azpian gelditzeko beldurra du eta.
  • Hermione Jane Granger Hermione muggle familiatik dator, hau da, familia ez magiko batetik. Oso azkarra da, baita pixka bat beldurtia, baina azkenean bere ausartasuna frogatzen du. Hermione Harry eta Ron trenean ezagutzen dute elkar. Hasieran ondo ez konpondu arren, azkenean lagun oso onak bilakatzen dira. Hermione pertsona frankoa da, eta beldurra izan arren, beti esaten ditu bere iritziak. Honek haserreak sortzen ditu Harryrekin, baina azkenean Hermionek izaten du arrazoia.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harry Potteren historian garrantzi handia izan dute filmek. Harryren mundua ezagutzeko aukera paregabea izan zen askorentzat, eta horren ondorioz, oso orokorra da Harry Potter zein da jakitea, baita beste pertsonaia batzuk ere. Lehenengo filma 2003. urtean atera zen Espainian.

Harry Potter eta Sorgin Harria zinemaren historiaren arrakasta handienetako bat izan zen. Hogwartsen magia eta xarmantasuna jende askori iruitsi zitzaizkion film horrekin.

Film bakoitzean zuzendariak aldatu izan dira, eta bakoitzak bere estilo pertsonala eman dio. Azken filma Harry Potter eta Fenixaren Ordena da.

Seigarrena 2008/2009. urtean izango da Espainian. Azken filma bi zatitan bananduko da, zazpigarren liburuan azaltzen den istorioa luzeegia baita bakar batentzako.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harry Potter Aldatu lotura Wikidatan
Harry Potter liburu saila J. K. Rowling idazlearena
Sorgin Harria Sekretuen Ganbera Azkabango presoa Suaren Kopa Fenixaren Ordena Odol Nahasiko Printzea Herioaren erlikiak
Harry PotterRon WeasleyHermione GrangerLord VoldemortAlbus DumbledoreMinerva McGonagallSeverus SnapeHagridSirius BlackDraco MalfoyNeville Longbottom
GryffindorHufflepuffRavenclawSlytherin
HogwartsQuidditchDumbledoren Armada