Delfosko auriga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Delfosko auriga, K. a. 478 edo K. a. 474 inguruan, Delfosko Arkeologia Museoa
Delfosko auriga,Delfosko Arkeologia Museoan

Delfosko auriga, brontzez eginiko greziar eskultura eta 1896an Delfoseko Apoloren santutegian aurkitua izan zena. Gaur egun, Delfosko Arkeologia Museoan erakusten da.

Alde teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 474. urtean egina izan zen Pitiar Jokoetan auriga edo gurdi gidari baten garaipena oroitarazteko. Irudia talde zabalago baten zati zen, non gurdia eta lau edo sei zaldi egongo ziren. Tamaina naturalekoa, irudiak 1,80 metroko garaiera du. Oraindik mantentzen den greziar munduko jatorrizko brontzezko eskultura urrietako bat da. Taldea, seguraski, kuadrigaren uhalak eusten dituen aurigak, lau edo sei animaliak, bere atzean zegoen gerlari batek eta, gainera, ukuilu mutil batek osatuko zuten. Eskultura, atal banandu ezberdinetan egina dago, ondoren soldatuak izan zirenak, irudi kopuru handi bat zuten irudikapenetan ohikoa zen bezala.

Delfosko auriga, berau, zaldi baten zatiak eta auriga gurdian laguntzen zuen esklabu txiki bat bakarrik mantentzen diren talde batetakoa zen. Modu bananduko ikuspenagatik, estatuak, taldean izan behar zuen itxuraren itxura ezberdin bat aurkezten duen arren, posible da ezaugarri garrantzitsu batzuk adieraztea. Lehen begiratu batean, zutikako irudiak, tunika luzearekin eta jarrera sorgorrarekin, eskultura arkaikoak asko oroitarazten ditu. Dena dela, eskultura arkaikoen ezaugarri izan zen aurretikakoa, bereziki lehen denboretan, hemen desagertzen dihoa, irudiari hiru dimentsiotako itxura gehiago ematen dioten xehetasunak sartuz: oinak, gorputzarekiko, zeiharki daude, alboko okertzea pixkat nabarmentzen duena, burua eta besoei dagokienez, okerdura hau, tunikaren tolesduretan agertzen da, gerrian estutua eta papar aldean askeak, antzinako garaietako hieratismoarekin apurtzen duten bolumen bat eratzen dute. Mugimendu hau, baina, oso txikia da, auriga batek gurdi baten gainean adieraziko lukeenetik oso urruti dagoena, ez da lan errealista, naturalista edo irudikapenezko bat. Aurpegia gorputzaren kokapenarekin bat dator, keinu lasai bat mantentzen du, non irribarrea galdu duen (aro arkaikoko beste ezaugarri bat irribarrea izatearena), adierazpen zentratu bati tokia uzteko bisaia geometrizatuetan nabarmentzen dena, baina "haragitasun" indartsu batekin aurpegiko elementuetan. Garaiko beste eskultura batzuetan bezala, brontzeaz gain beste material noble batzuk erabili dira, bai begietan kolorezko harriak sartuz eginikoak, bai diademan, zilar arrastoak dituena. Kobrea da ezpainetan erabilitako materiala, aberastasun kromatiko handiagoa emanez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delfosko orakulua

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Delfosko auriga Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz) Delfosko auriga, Erreprodukzio Artistikoen Museo Nazionalean