Delhiko sultanerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Delhiko sultanerria
دلی سلطنت
दिल्ली सलतनत

1206 – 1527
Sultenerria
Delhi History Map.png
Inperioaren bilakaera
Eratua 1206
Konkista 1527
Hiriburua Delhi
Erlijioa Sunnismoa Hanafi Fiqh
<< Aurrekoak
Flag of None.svg Sena Inperioa
Flag of None.svg Ghurid sultanerria
Flag of None.svg Tomara leinua
Ondorengoak >>
Mogol Inperioa Flag of the Mughal Empire.svg
Portugaldar India Flag of Portugal.svg

Delhiko sultanerria XIII. eta XVI. mendeen artean Indiako iparraldean hedatu zen sultanerri musulmana izan zen. Zenbait dinastia turkiar-afganiarrek gobernatu zuten sultanerria: Mamelukoak (1206-1290), Khilji leinua (1290-1320), Tughlaq leinua (1320-1398), Sayyid leinua (1414-1451) eta Lodi leinua (1451-1526) hurrenez-hurren.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1175tik aurrera Muhammad Ghûrîk Indo-gangear ordokia inbaditu eta Ghazni, Multân, Sindh, Lahore eta Delhi konkistatu zituen. 1206an Ghûrîren armadako jenerala zen Qutb-ud-din Aybakek Delhiko sultan izendatu zuen bere burua. Horrela Mamelukoen dinastiari hasiera eman zion. Iltutmish sultanaren erregealdian (1211-1236) Delhin hiriburu iraunkorra ezarri zen, eta Ghûrîrekin lotutako politikariak baztertuak izan ziren. 1290etik 1320 arte, Khilji leinuaren gobernupean, sultanerria indar inperial bilakatu zen.

Tamerlanen inbasioak (1398-1399) sultanerriaren nagusitasuna suntsitu zuen, baino Lodhi leinu afganiarrak (1451-1526) pixka bat suspertu zuen. 1526an, Baburrek Delhi konkistatu eta Mogol Inperioa ezarri zuen. 1540an Humayun, Baburren semea, kanporatu eta Suri afganiar dinastiak agintea hartu zuen (1540-1555). Azkenik, 1556an, Humayunen seme Akbarrek Mogol Inperioa berriz ezarri zuen.

[aldatu] Sultanen zerrenda

[aldatu] Mamelukoak

[aldatu] Khilji leinua

[aldatu] Tughlaq leinua

[aldatu] Sayyid leinua

  • Khizr Khan (1414 - 1421)
  • Mubarak Shah (1421 - 1434)
  • Muhammad Shah (1434 - 1445)
  • Alam Shah (1445 - 1451)

[aldatu] Lodi leinua

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak