Mogol Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mogol Inperioa
شاهان مغول
Shāhān-e Moġul

1526 – 1857
Monarkia absolutua
Flag of the Mughal Empire.svg
MughalEmpire1700.svg
Inperioa 1700. urte inguru
Eratua 1526
Independentzia 1857
Hiriburuak Agra; Fatehpur Sikri; Delhi
Hizkuntza(k) Pertsiera
Erlijioa Hinduismoa, sunnismoa eta sinkretismoa
<< Aurrekoak
Flag of None.svg Timurid leinua
Flag of None.svg Delhiko sultanerria
Flag of None.svg Suri leinua
Flag of None.svg Adil Shahi leinua
Flag of None.svg Deccango sultanerriak
Ondorengoak >>
Maratha Inperioa Flag of the Maratha Empire.svg
Durrani Inperioa Flag of the Emirate of Herat.svg
Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia Flag of the British East India Company (1801).svg
Britainiar Raj British Raj Red Ensign.svg
Hyderabad Asafia flag of Hyderabad State.png

Mogol Inperioa (pertsieraz: شاهان مغول, Shāhān-e Moġul; urduz: مغلیہ سلطنت) edo Mughal Inperioa Indiako azpikontinentea gobernatu zuen inperioa izan zen. 1526an sortua, XVII. eta XVIII. mendeen zehar hegoaldeko Asiako gehiena inbaditu eta gobernatu zuen XIX. mendearen erdian amaitu arte[1]

Mogol enperadoreek, timurid leinukoak zirenak, bere une gorenean ekialdean Bengalatik mendebaldean Balutxistanera eta iparraldean Kaxmirretik hegoaldean Kaveriko arrora zabaltzen zen eskualdea gobernatu zuten, 110 eta 150 milioi biztanle eta 3,2 milioi kilometro koadro zituena.

Inperioaren aro klasikoa 1556an Jalaluddin Mohammad Akbarren erreinaldian hasi eta 1707an Aurangzeb enperadorean heriotzean (Maratha Inperioak menderatua) amaitu zen[2] nahiz eta leinuak beste 150 urte iraun. Azken enperadorea Bahadur Shah II.a, Delhin baino ez gobernatu zuena, Britainiar Rajak atxilotua eta erbesteratua izan zen zipaioen matxinadaren ondorioz.

[aldatu] Historia

Mogol Handia esapidea (o grao Mogor), portugaldarrek erabili zuten lehen aldiz dinastia honen jatorri mogola izendatzeko; baina Baburrek, dinastiaren sortzaileak, persiarren eragin handia zuen, bere memoriak turkiar hizkuntzaz idatzi bazituen ere; haren ondorengoek persieraz idatzi zuten. Enperadoreak berak sah edo padsah izendatzen zuen bere burua, eta ez mogol handia, titulu hori sartaldekoek bakarrik erabiltzen baitzuten.

1526an Babur Afganistango erreinutik abiatu zen, eta berehala menderatu zituen Delhi eta Agra. Gero rajput leinuen elkarte bati aurre egin zien, bai eta garaitu ere, artilleriari esker. 1530ean hil zen Babur; haren seme Humayaun izan zen Baburren ondorengoa. Biharko enperadoreak Indiako iparraldetik egotzi bazuen ere, persiarren laguntzari esker eskuratu ahal izan zituen berriro galdutako lurrak.

Akbarren erreinaldian (1556-1605), iritsi zuen gailurra mogolen inperioak: Akbarrek Indiako iparralde osoa azpiratu zuen, Gujaratetik Bengalaraino, erlijio tolerantzia ezarri zuen bere mendeko guztiak batzearren, eta administrazioa eraberritu zuen. Inperioa aginpide zentralaren mendeko probintzia, barruti eta azpi-barrutietan banatua geratu zen. Akbarrek Fatehpur Sikri hiria izendatu zuen inperioko hiriburu, baina utzi egin zuen ur hornidura arazoak zirela eta.

Akbarren hurrenak, Jahangirrek (1605-1627), jesuitak onartu zituen misio lanetan, eta egoitza bereziak eman zizkion Sortaldeko Indietako Konpainia Ingelesari; oso gogorra izan zen ordea sikhen sekta berriarekin. Sah Jahan (1628-1658), Jahangirren semea eta laugarren mogol handia, Indiako eraikitzaile handiena izan zen. Haren erreinaldian eraiki ziren Gotorleku Gorria, Mezkita Handia eta Taj Mahal.

Aurangzeben (1628-1707) erreinaldi luzean hasi zen inperio mogolaren gainbehera. Horren arrazoi nagusiak bi izan ziren: azken erregeek hindu erlijioaren kontra jokatu izana, eta elkarrengandik oso urruti zeuden herrialdeak aginpide zentral baten pean baturik edukitzeko zailtasuna, burujabe izan nahi zuten gobernarien esku zeudela gainera.

[aldatu] Mogol enperadoreen zerrenda

Izena Jaiotza Agintaldia Heriotza
Zaheeruddin Muhammad Babur 1483 1526–1530 1530
Nasiruddin Muhammad Humayun 1508 1530–1540 1556
Sher Shah Suri 1472 1540–1545 1545
Islam Shah Suri 1500 1545–1554 1554
Nasiruddin Muhammad Humayun 1508 1555–1556 1556
Jalaluddin Muhammad Akbar 1542 1556–1605 1605
Nooruddin Muhammad Jahangir 1569 1605–1627 1627
Shahaabuddin Muhammad Shah Jahan 1592 1627–1658 1666
Mohiuddin Muhammad Aurangzeb Alamgir 1618 1658–1707 1707
Bahadur Shah I.a 1643 1707–1712 1712
Jahandar Shah 1664 1712–1713 1713
Furrukhsiyar 1683 1713–1719 1719
Rafi Ul-Darjat Ezezaguna 1719 1719
Rafi Ud-Daulat
edo Shah Jahan II.a
Ezezaguna 1719 1719
Nikusiyar Ezezaguna 1719 1743
Muhammad Ibrahim Ezezaguna 1720 1744
Muhammad Shah 1702 1719–1720, 1720–1748 1748
Ahmad Shah Bahadur 1725 1748–54 1754
Alamgir II.a 1699 1754–1759 1759
Shah Jahan III.a Ezezaguna 1759 1770
Shah Alam II.a 1728 1759–1806 1806
Akbar Shah II.a 1760 1806–1837 1837
Bahadur Shah Zafar 1775 1837–1857 1862

[aldatu] Erreferentziak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Mogol Inperioa

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak