Deribatu (finantza)
Finantzan, deribatua bi eragileren arteko kontratu bat da, azpiko aktibo izeneko ondasun baten geroko prezioan edo balioan oinarrituta (bertatik deribatuta, alegia) balio bat duena. Hasiera batean deribatuak finantza-eragiketen arriskua kontrolatzeko erabili baziren ere, egun espekulazio tresna moduan erabiltzen dira, azpiko aktiboa erreferentzia moduan soilik erabiliz. Adibidez, finantza-produktu deribatuen aniztasunaren baitan, ondasun bat geroko data jakin batean prezio zehatz batean saltzeko konpromezua hartzen den kontratuak daude: data horretan prezioa altuagoa bada, saltzeko konpromezua hartu duenak galera izango du, ondasun hori prezio altuan erosi eta hitzartutako prezio baxuagoan saldu beharko baitu; transakzio fisikoa burutu ordez, saltzeko konpromezua hartu zuenak galera hori zuzenean ordainduko dio erosteko konpromezua hartu zuen eragileari eta horrela zorra kito egiten da; aitzitik, geroko prezioa hitzartutakoa baino baxuagoa bada, galera izango duena erosteko konpromezua hartu zuena izango da.
Aldi berean, deribatuek balio bat ere badute eta saldu eta erosi egin daitezke finantza merkatuetan.
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |