Kontratu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zuzenbidean, kontratua pertsona bi edo gehiagok askatasunez adostutako hitzarmen bat da, non pertsona horiek besteenganako obligazio bat bere gain hartzea onartzen duten. Obligazio horiek bete, aldatu eta iraungitzeko zehaztapenei klausula deritze. Horrela, kontratuak dira salerosketa, non erosleak prezio bat ordainduz ondasun edo zerbitzu jakin eta zehatz jaso behar duen saltzailearen eskutik; ezkontza, non ezkontideek beraien arteko harreman berri bat ezarri eta besteenganako betebeharrak hartzen dituzten; edo sariketa bat, non antolatzailea irabazten duen pertsonari sari bat ematera konprometitzen den (kasu honetan irabazleak ez du aparteko betebeharrik hartzen bere gain).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kontratu Aldatu lotura Wikidatan
Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.