Deskontu-tasa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Deskontu-tasa, merkataritza-bankuei eta beste gordailu-erakundeei, Erreserba Federalaren deskontu-leihoan jasotako maileguen bidez kobratzen zaien interes-tasa da. Deskontu-tasak deskontatutako kutxa-fluxuen analisia egiteko erabilitako interes-tasari ere egiten dio erreferentzia, etorkizuneko fluxuen oraingo balioa zehazteko. [1]

Deskontu-tasa etorkizuneko dirua "deskontatzeko" erabiltzen da. Asko erabiltzen da inbertsio-proiektuak ebaluatzerako orduan. Etorkizuneko diruak orain zenbat balio duen adierazten baitu.

Deskontu-tasa interes-tasaren alderantzizkoa da, egungo diruaren balioa handitzeko (edo interesa gehitzeko) balio baitu. Deskontu-tasak, aitzitik, etorkizuneko dirua egungora aldatzen duenean balioa kentzen dio, deskontu-tasa negatiboa izaten denean izan ezik. Egoera horretan, etorkizuneko diruak egungoak baino gehiago balioko du. Gainera, interes-tasa jatorrizko zenbatekoaren hazkundea lortzeko erabiltzen da, deskontu-tasari, gaur egungo zenbatekoa lortzeko, jadanik jakindako kantitate bat kentzen zaion bitartean.

Salbuespenezko kasuetan izan ezik, deskontu-tasa positiboa da etorkizunean dirua jasotzeko promesaren aurrean ziurgabetasuna dugulako, jasoko ote dugun ala ez hain zuzen, diru hori jasotzea eragozten gaituen arazoren bat gerta daitekeelako. Hori dela eta, gero eta denbora gehiago igaro dirua jaso arte, orduan eta balio gutxiago izango du gaur egun.[2]

Formulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes-tasa bakoitzerako, dagokion deskontu-tasa dago, formulak honakoak izango dira:

"d" deskontu-tasa eta "i" interes-tasa

eta alderantziz,

"d" deskontu-tasa eta "i" interes-tasa

Kutxa-fluxu deskontatuen egungo balioa murriztu egin da deskontu-tasa aplikatzerakoan, aurreikusitako dirua lortzeko behar den denboraren arabera. Itxarote-denbora luzeagoa den heinean, deskontua handiagoa izango da. Egoki deskontatutako epe ezberdinen kutxa-fluxuak gehitzerakoan, egungo balio garbia lortzen da. Horrez gain, itzulerako barneko tasa, diru-fluxuetako sailaren egungo balio garbia zero izatea eragiten duen deskontu-tasa da.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun estatuaren titulu bat salmentan dagoela 80 $-etan eta urtebeteren amaieran 100 $ ordainduko direla titulu horrengatik. Deskontu-tasak, etorkizuneko aurreikusitako fluxuaren deskontua adierazten du. Hona hemen;

Aitzitik, etorkizuneko diru-fluxua zehazten duen interes-tasa kalkulatzeko 80 hartuko dugu oinarri gisa:

Alderantzikatzearen truke lortzen den tasa hau izango litzateke. Nik 80$ ordaintzen ditut, baina kobratuko dudana, 80$ + 20$ izango da, hau da, 100$. 20$ko kupoia izan bada nire irabazia, 20$/80$ eginda, ehunekoetan, %25eko mozkina izan dudala irtetzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Picardo, Elvis. (2003-11-25). «Discount Rate» Investopedia (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Economipedia - Tasa de descuento» economipedia.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]