Determinatzaile zehaztugabe

Wikipedia, Entziklopedia askea

BERRIETAKO EDUKIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Determinatzaile-mota bat, ez mugatzaile dena, ez zenbatzaile. Determinatzaile zehaztugabe deritze, deitura horretan halako kontraesan moduko bat badago ere. Hauek dira nagusiak:

  • zein, zer, edozein, edozer, zeinahi, zernahi.

Kokagunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Determinatzaile hauek izen-sintagma barnean izenaren ezkerreko kokagunea hartzen dute:

  • ZEIN etxe erosi dute?
  • EDOZEIN liburu erabil dezakezu.
  • Pittin bat edanez gero, batzuek EDOZER gauza esaten dizute.

Determinatzaile zehaztugabeak eta mugatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Determinatzaile zehaztugabeak ezin dira mugatzailearekin batera agertu izen-sintagman. Beraz, honako konbinazio hauek txarrak dira:

  • *Hartu edozein liburua, eta irakurri.
  • *Zer liburuak erosi dituzu?

Haien ordain zuzenak honako hauek dira: * Hartu edozein liburu, eta irakurri. * Zer liburu erosi dituzu?

Determinatzaile zehaztugabeak eta zenbatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbatzaileekin konbinatzean, gauzak pixka bat konplikatzen dira, zeren denek ez baitute berdin jokatzen. Adibidez, badirudi EDOZEIN eta EDOZER ezin direla zenbatzaileekin batera agertu:

  • *Edozein liburu bat hartu, eta irakurri.
  • *Edozer bost liburu har ditzakezu.

Baina ZER eta ZEIN, adibidez, ager daitezke zenbatzaileen lagun:

  • Zein bi liburu aukeratuko zenituzke uharte batera eramateko?
  • Zer bost arazo nagusi aipatuko zenituzke?

Jakina, horrelakoetan, sarritan aposizioaren bidea erabil daiteke:

  • Har itzazu bost liburu, edozein, eta irakurri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]