Disturbed

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Disturbed
Disturbed 2008an
Disturbed 2008an
Datuak
Jatorria Chicago (AEB)
Musika mota Heavy metala, heavy alternatiboa, hard rocka, nu metala
Urteak 1995 - gaur egun
Diskoetxeak Giant, Reprise
Webgunea www.disturbed1.com
Taldekideak
David Draiman
Dan Donegan
John Moyer
Mike Wengren
Lehenagoko taldekideak
Steve Kmak

Disturbed heavy alternatiboko musika taldea da, Chicagon 1995ean sortua. Harrez geroztik, taldeak 11 milioi disko baino gehiago saldu dituzte mundu osoan zehar. Bost estudio-album plazaratu dituzte denbora horretan, eta guztiek lehenengo postua eskuratu dute Billboard 200 zerrenda ospetsuan.

Taldearen hasierako izena Brawl izan zen, beste abeslari batekin. David Draiman Brawlen sartzean, taldearen izena aldatu zen, Disturbed izateko. Lehenengo CDa, The Sickness izenekoa, 2000n kaleratu zuten, eta 4 milioi ale saldu zituzten AEBetan bakarrik. Bigarren diskoa, Believe, 2002an atera zuten. Ondoko bira egindakoan, Steve Kmak baxujolea bota zuten, eta haren ordez John Moyer hartu. 2005ean, beste album bat kaleratu zuten, Ten Thousand Fists zeritzona. Orain arte haien azken diskoa dena, Indestructible, 2008an atera zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Disturbed Aldatu lotura Wikidatan