Dona-dona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sutondoan aitona...

"Dona-dona" Euskal Herriko hegoaldean azken hamarkadetan ziur aski gehien erabili den zozketa abestia da.[1] Haurrek zozketa bat abesti baten bidez egiteari "dona-dona" egitea esaten zaio Euskal Herriko toki askotan, haur-abesti honi erreferentzia eginez.

«

Dona-dona katona[oh 1]
sutondoan aitona,
lepotik behera kuttuna,
irten kanpora
neska-mutil
ttunttuna!

»


Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Katon" hitzak agian erreferentzia egiten dio El Catón de los niños gaztelaniazko liburuari[2][3], Saturnino Callejak argitaratua, Espainian, XX. mendeko lehen hamarkadetan Hego Euskal Herrian oso erabilia (lehen argitalpena 1922. urtekoa). Ume askok erabili zuten lehen liburua izaten zen eta irakurtzen ikasteko balio izan zuen eskuliburu horietako bat izan zen. "Gozatuz irakatsi" goiburupean, sistema ikonografiko nahiko atsegin eta ikusgarria erabiltzen zuen, haurrei gaztelaniaz irakurtzen ikasteko aukera ematen ziena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Asier Romero Andonegi (et al.). (2014-12-01). Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza. (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  2. (Gaztelaniaz) Bejarano Roldán, Manuel. (2012-08-28). «huevarenlahistoria: LIBROS DE LA ESCUELA "EL CATON"» huevarenlahistoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Un repaso por los libros de texto durante el siglo pasado» www.elcorreogallego.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]