Dravida Munnetra Kazhagam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dravida Munnetra Kazhagam
Datuak
Izen laburraதிமுக eta DMK
MotaDravidian party (en) Itzuli, alderdi politikoa eta book publisher (en) Itzuli
HerrialdeaIndia
Ideologiasozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa, Populismoa, justizia soziala, Anti-Hinduism (en) Itzuli, Secessionism (en) Itzuli eta ateismoa
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko
Agintea
LehendakariaMuthuvel Karunanidhi (en) Itzuli eta M. K. Stalin
Egoitza nagusi
Legezko formastate level Indian political party (en) Itzuli
Historia
Sorrera1949
Sortzailea
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: arivalayam LinkedIn: dmk-arivalayam Edit the value on Wikidata

Dravida Munnetra Kazhagam (euskaraz, Dravidiar Federazio Progresista) Tamil Nadu estatuko eta Puducherry batasuneko lurraldeko alderdi politiko sozialdemokrata eta dravidiarra da. Tamil Naduko bi alderdi nagusietako bat da, bestea All India Anna Dravida Munnetra Kazhagam alderdia delarik. 2021eko estatu hauteskundeetatik Tamil Nadun agintean dagoen alderdia da.

DMK 1949an sortu zuen C. N. Annaduraik, Dravidar Kazhagam (1944 arte Justizia Alderdia bezala ere ezaguna) alderdiaren eszisio bezala, Periyar E. V. Ramasamyk zuzentzen zuena[1][1]. Annaduraik zuzendu zuen 1949tik 1969ko otsailaren 3an hil zen arte[2]. 1967tik 1969ra Tamil Naduko lehen ministroa izan zen. Annadurairen agintaldian, 1967an, DMK lehen alderdia izan zen Indiako Kongresu Nazionala argiki garaitu zuena estatu mailako hauteskundeetan. M. Karunanidhik Annadurairen ondoren alderdiaren bigarren presidentea izan zen 1969tik 2018ko abuztuaren 7an hil zen arte[3]. Ministro nagusi gisa ere aritu zen bost ez-kontsekutibotan, horietako bitan gobernu zentralak kargutik kendu zuelarik[4]. Karunanidhi hil ondoren, bere seme eta diputatu ohia, M. K. Stalin, alderdiko presidente izan zen[5].

Maila federalean, DMK Aliantza Progresista Batukoa da, eta Lok Sabhako hirugarren alderdirik handiena da[6]. Gaur egun 125 eserleku ditu Tamil Naduko Biltzar Legegilean, eta DMKren buru den Aliantza Progresista Sekularrak 159 ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «The September which split Dravidians: Periyar weds Maniyammai, DMK is born» The News Minute 2016-09-14 (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).
  2. «3 February 1969: C. N. Annadurai, chief minister of Tamil Nadu, died -» What Happened on This Day in History - Maps of India 2014-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).
  3. (Ingelesez) «M Karunanidhi passes away» @businessline (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).
  4. (Ingelesez) «In pictures: M. Karunanidhi, the five-term Chief Minister» The Hindu 2018-08-07 ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).
  5. (Ingelesez) PTI. (2009-05-29). «Karunanidhi appoints Stalin as Tamil Nadu deputy CM» mint (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).
  6. (Ingelesez) «Charismatic leaders missing, major TN parties rely on election strategists» Hindustan Times 2019-09-08 (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]