Driade

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Driadeak haritzetako lamiak dira bereziki, eta, orokorrean, zuhaitz guztietakoak.

"Hesperideen Zuhaitza" izeneko zuhaitz batetik jaio ziren. Horietako batzuk, Hesperideen lorategira zihoazen, bertan zeuden urre koloreko sagarrak babestera. Driadeak ez dira hilezkorrak, baina denbora luzez bizi daitezke. Ezagunenen artean, Euridize nabarmendu behar da, Orfeoren emaztea.

Tradizio berantiarrak, Driade eta Hamadriadeen artean bereizten du. Azken hauek, zuhaitz zehatz bati lotuta daude tradizio horren arabera, lehenengoak, basoetatik aske ibiltzen ziren bitartean.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Driade Aldatu lotura Wikidatan