Edo
Wikipedia(e)tik
Edo (japonieraz 江戸, "estuarioa") Tokiok 1868ko Meiji Errestaurazioaren aurretik jaso zuen izena da, eta Yedo edo Yeddo ere deitua zena.
Tokioko badian zenbait mendez finkapenak egon ziren arren, Edoren historiako lehen erreferentzia handia, Ota Dokanek 1457an Edo Gaztelua eraiki izana da. Tokugawa shogunerria 1603an ezarri zen, Edo, gobernuaren egoitza bezala zuelarik (hiriburua de facto), Enperadorearen egoitzak Kioton jarraitzen zuen bitartean, Japoniako hiriburu ofiziala, 1868an, shogunerria amaitu zenean, hiria, Tokio bezala berrizendatua izan zen, Ekialdeko Hiriburua esan nahi duena. Errestaurazioan, Enperadorea Tokiora aldatu zen, eta, beraz, hiria, Japoniako hiriburu formal eta de facto bihurtu zen.