Ekoizpen-prozesu
Wikipedia(e)tik
Enpresan, ekoizpen-prozesua input fisiko eta teknologikoak zein lana erabiliz, produktuak ekoiztu eta zerbitzuak eskaintzeko ekintza, eragiketa edo faseen multzoa da, modu antolatu eta planifikatu batean eta balio erantsia sortuz. Ekoizpen-prozesuaren azterketak baliabideak modu eraginkorragoan erabili, produktibitatea gehituz, eta produktu edo zerbitzuen kalitatea hobetzen ahalbidetzen du.
Industria mailan ekoizpen-prozesuak diseinatu, landu eta mantentzen dituen Ingeniaritzaren arloari Prozesu Ingeniaritza deritzo.
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |