Elastica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elastica
Datuak
JatorriaLondres
Musika motarock alternatibo, punk, indie rock, postpunk eta new wave of new wave (en) Itzuli
Urteak1992
Produkzioa
Diskoetxea(k)Atlantic Records
Deceptive Records
Geffen Records
Wichita Recordings (en) Itzuli
Sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
IMDB: nm2359895 Musicbrainz: 46693641-1e2e-4aae-80ed-6b28170de63a Songkick: 159246 Discogs: 232940 Allmusic: mn0000797431 Deezer: 2095 Edit the value on Wikidata

Elastica rock talde ingelesa izan zen, 1992an sortua Londresen, Suede taldeko Justine Frischmann eta Justin Welch kide ohiek bide propioari ekitea erabaki zutenean. Punk rock, postpunk eta new wave musika eraginak izan zituen taldeak.[1] Taldeko formazioa behin baino gehiagotan aldatu zen, baina Frischmann eta Welch jarraitu zuten bakarrak izan ziren, sortu zirenetik desegin arte.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastica berehala famatu zen Erresuma Batuan zen bere lehen singlearekin: "Stutter" 1993ko azaroan kaleratua. Bandaren hurrengo hirurak Erresuma Batuko Top 20an sartu ziten. Elastica lehen diskoa (1995) berehalako arrakasta izan zuen, eta hartako kantu ezagunena, Connection, Estatu Batuetan ere hit bat izan zen albumarekin batera.

Lehen arrakastaren ondoren, jarraipena zaila izan zen taldearentzat. Frischmann kantaria heroinarekiko mendekotasunean jausi zen 1990ko hamarkadako amaieran, eta partaide aldaketa jarraituak egon ziren. 2000. urtean, Elasticak bigarren diskoa kaleratu zuen, The Menace izenekoa, eta ez zen ondo jausi kritikoki edo komertzialki. Hirugarren album baterako material berria aurkitzeko borrokatu ondoren, taldea 2001eko urrian hautsi zen, giro onean.[2]

Plagio salaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beren ibibidean polemiketan ere sartu ziren, plagio akusazioen ondorioz.

Taldea plagioagatik auzitara eraman zuten, beren melodietako asko Wire talde punk artistiko ustezkoak sortuak zirelakoak. The Stranglers taldeak ere, beren kudeatzaileen bidez, auzitara eraman zituzten (estudio berean aritu ziren 1994an). Elasticak onartua zuen Wire beren eragin nagusien artean, baina antzekotasunak pare bat kantutan oso nabarmenak ziren. Bereziki, Wireren "I Am the Fly"-k Elasticaren "Line Up"-aren antzeko korua du, eta Elasticaren "Connection" hit nagusian hasierako sintetizadore zatia Wireren "Three Girl Rhumba" kantuko gitarra-riff-etik datorrela antzematen da.[3] "No More Heroes" Stranglesersen kantua oihartzunak berriz nabarmenak dira "Waking Up" Elasticarenean. Salaketak judizioz kanpoko akordioen bidez ebatzi ziren.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Elastica» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-16 data duen 1175639887 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Erlewine, Stephen Thomas. «Elastica > Biography» AllMusic.
  2. Damien Jones. (23 Jan 2017). «Elastica reunite and return to the studio» nme.com.
  3. (Ingelesez) «Song Of The Week: “Connection” by Elastica» 1 2 3 o' clock 4 o' clock Rock 2015-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  4. Bloch, Sam. (1 September 2003). «Artist Profile Elastica» Stylus Magazine.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]