Elektroshock
Wikipedia(e)tik
Elektroshocka garuneko zenbait eritasun sendatzeko erabiltzen den terapia-mota da, garunetik korronte etenezko deskarga txikiak denbora laburrez (2-3 segundo-hamarren) igaroaraziz egiten dena. Konbultsioak izaten ditu eriak, eta, zenbaitetan, konortea galtzen du. Gaur egun ez da asko erabiltzen, elektroshockak eragiten dituen konbultsioak eta giharren uzkurdura bortitzek ekar dezaketena baino arrisku gutxiagoko sendagaiak aurkitu baitira garuneko eta nerbioetako eritasunak sendatzeko (psikotropoak, adibidez).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.