Elkarzut

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:19, 21 apirila 2015
CD lerroarekiko elkarzuta den BA lerroa

Elkarzuta, zuta edo perpendikularra den zuzen edo plano bat erreferentziarekiko angelu zuzen bat eratzen duena da.

Elkarzutaren eraikuntza

P puntuan AB segmentuarekiko elkarzuta den lerroaren eraikuntza

P puntutik igarotzen den AB zuzenarekiko elkarzuta den lerro bat eraikitzeko modu ugari daude. Konpas bat eta erregela bat erabilita honela egiten da:

  1. gorriz: Zirkulu bat eraikitzen da P puntua zentroan duela eta modu horretan A' eta B' puntuan eraikitzen dira, Ptik distantzia berdinera daudenak.
  2. berdez: A' eta B'n zentratzen diren bi zirkulu eraiki, P puntutik igarotzen direnak. Bi zirkuluan batzen diren puntuak P eta Q izango dira.
  3. urdinez: P eta Q batzen dira eta PQ elkarzuta eraikitzen da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elkarzut Aldatu lotura Wikidatan