Elrohir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elrohir Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Idazlearen lanik ezagunena den Eraztunen Jaunan agertzen da. Peredhil edo Elfo erdi bat da, Elrond eta Celebrianen semea eta, beraz, Celeborn eta Galadrielen biloba. Elladanen anaia bikia eta Arwenen neba ere bazen. Bere izenak Elfo-Zalduna esan nahi du, ziuraski bere zalduntza dohain bikainengatik.

Bere familiarekin Rivendelen bizi zen gerlari trebea zen. Orko talde batek bere ama Celebrian bahitu zuenean bere anaia Elrohir eta bera izan ziren salbatu zutenak, Celebrianek, ordutik, bizitzeko gogoa galdu zuelarik, Portu Grisetarantz abiatuz, bere hiru seme-alabak eta bere senarra Erdialdeko Lurraldean utziz.

Iparraldeko Mendirakoien lagun eta burkidea, bere anaiarekin batera Arnorren hondakinak Etsaiagandik babesten lagundu zuen Iparraldeko Erresuma erori ondoren.

Eraztunaren Gerran, Elladan eta bere anaia Elrohir Konpainia Grisean doaz; bi anaiek Aragorni lagundu zioten azken guduetan (Pelennorreko Zelaietako gudua barne) Gerran, Legolasekin batera, elfoen ordezkari gutxietakoak izan zirelarik, liburuek argitzen ez duten arren, Tolkienen beste istorio batzuen bidez Sauronek Thranduil erresuma edo Lothlorien bezalako beste elfotar lurralde batzuk eraso zituela ezagutzen bait da.

Bere anaiak, arrebak, aitak eta osabak bezala, hilezkortasuna eta hilkortasunaren artean aukera zezakeen, bere aitarekin batera Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran Valinorrera joango zen ala ez erabakiz. Bere aita abiatu ondoren ere, oraindik denbora batez bere anaiarekin Erdialdeko Lurraldean geratu zela adierazten da. Batzuk, hilkortasuna erabaki zuela uste dute.