Engranaje
Wikipedia(e)tik
Engranajea mugimendua ardatzen artean transmititzeko erabiltzen den gurpil hortzduna da.
[aldatu] Transmisio-erlazioa
Transmisio-erlazioa hurrengoa da:

- Z1: lehenengo engranajearen hortz kopurua.
- Z2: bigarren engranajearen hortz kopurua.
- n1: lehenengo engranajearen biraketa-abiadura.
- n2: bigarren engranajearen biraketa-abiadura.
[aldatu] Engranaje motak
- Engranaje zuzenak: Zilindro erako engranajeak dira, hortz zuzenekoak. Ardatz paraleloetako transmisioetan erabiltzen dira.
- Engranaje helikoidalak: Zilindrikoak dira ere, baina hortzak helize moduan kiribilduta ditu. Espazioan gurutzatzen diren ardatzetan erabiltzen dira. Hala ere, ardatz paraleloetan erabili daitezke.
- Engranaje konikoa: Espazioan elkar ebakitzen duten ardatzen arteko transmisioa ahalbidetzen dute. Hortz zuzenak, espiral erakoak, edo beste batzuk eduki ditzakete.
- Engranaje amaigabeak: Oso transmisio handiko aplikazioetan erabiltzen dira eta ardatz paraleloetarako. Aplikazio hau torloju amaigabea izenez ere ezagutua da.
