Piñoi aske

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piñoi askearen mekanismoa.
Bizikleta piñoia

Piñoi askea ardatz bati noranzko batean aske biratzea eta kontrako noranzkoan engranatua izatea ahalbidetzen dion mekanismoa da.

Piñoi askeak ahalbidetzen du, adibidez, txirrindulari batek pedalei eragiteari uztea gurpila frenatu edo blokeatu gabe.

Mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piñoiek norabide batean askatasunez biratzea eta kontrako norabidean bat eginda mantentzea ahalbidetzen duen ardatz batean instalatutako sistema bat da.

Malguki batek bultzatutako karraka batzuk erabiltzen dira, transmisioa egiten den biraketa-norabidean potentzia transmititzeko gainerako mekanismoarekin engranatzeko. Kontrako norabidean, karrakak ardatzera bultzatzen dira, eta gainerako mekanismoa askatasunez biratzen da. Bizikletetan, prozesu honek bizikletaren karraka-zarata klasikoa eragiten du pedalei eragiteari uzten zaionean.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizikletak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinoi askeak oso erabiliak dira gaur egun dauden ia bizikleta guztietan. Horrela, txirrindulari batek pedalei eragin diezaieke, mugimendua atzeko gurpilera transmititu eta aurrera egin ahal izateko; baita pedalak emateari uzten dionean ere, atzeko gurpilak aske biraka jarraituko du, inertzia mugimendua pedalei berriz ere transmititu beharrik gabe.

Sistema hau asmatu aurretik bizikletek gurpila mantentzen zuten pedalekin bat eginda, piñoi finkoko bizikletak izenekoak. Horiek abantaila hau dute: asfaltoaren itsaspena nabaritzeko aukera ematen dute, eta bizikletaren inertziak itopuntuak pasatzen laguntzen du. Hala ere, ahalegin handiagoa eragiten dute belaunean frenatzean (balaztak erabiltzen ez badira), ez dute abiadura aldatzeko aukerarik ematen, galtzak platerarekin katigatzen badira ezin da bizikleta gelditu gabe pedalei eragiten utzi edo atzeko gurpila blokeatu, eta bihurgune itxietan ezin dira pedalak horizontalak mantendu, haiekin zorua ez ukitzeko.

Automobilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiko eztanda-motorra duten autoetan erabili dute gurpil askea; Saab 93 eta Saab 96 autoetan, esaterako. Horrek ezinezko egiten zuen motorra balazta gisa erabiltzea modelo horietan. Gaur egun, piñoi askea, adibidez, abiatze-motorrean erabiltzen da, horrek birabarkira bere mugimendua transmititzea ahalbidetuz, baina kontrako noranzkoan transmisioa saihestuz, eta horrek abiatze-motorraren matxura ekarriko luke, birabarkiak, behin autoa abiarazita, transmitituko liokeen biraketa-abiadura handiaren ondorioz.

Helikopteroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helikoptero baten helizeek motorrak baino azkarrago biratzeko gai izan behar dute, autorrotazioan sartzeko, errotore nagusiak edo buztanekoak huts eginez gero.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]