Enomao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Enomao, gladiadore galiar bat zen Capuako Lentulo Batiatoren gladiadore eskolakoa. Espartako traziarrarekin eta bere herkide galiar Krisorekin batera. Enomao, esklabu matxinatuen buruzagietako bat bihurtu zen K. a. 73 eta K. a. 71 bitartean iraun zuen Hirugarren Gerra Serbilean, baina laster hil zen gerra horretan.

Enomao, esklabuek osatutako armadaren lehen arrakastetako baten tartean egon zen, Gaio Klaudio Gabro pretorearen armadaren porrotean zehazki, esklabuen armada setiatzen saiatu zena Vesuvio mendiaren inguruan.

Enomao, guduan, bere herkide Kriso baino are lehenago erori zen, agian, K. a. 73 eta K. a. 72 arteko neguan, esklabuen armada, Italia hegoaldeko hiriak arpilatzen ari zenean.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak