Pretore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pretorea (latinetik Praetor), hierarkikoki, kontsularen azpitik zegoen lehen magistratu erromatarra zen. Gaur egun, epaile txikia izango litzateke.

Erromatar Errepublikaren lehen garaietan, pretor hitzak, kontsulak izendatzeko balio zuen, armaden agintaritza baitzuten. Baina, K. a. 366an, pretor izeneko titulu berezi bat sortu zen Erroman, magistratura berri bat zena, funtzio bezala, justizia banatzea zuena. Plebeioak ez ziren pretoretzara iritsi K. a. 337 arte.

Pretoreen funtzioak Antzinako Erroman [aldatu]

Urte betez, auzitegiak presiditzeko ardura zuten, denbora tarte hau amaitu ondoren, propretore bihurtu eta beste urte betez, lurralde zehatz batzuetan goberna zezaketen arren. Kontsulak, funtzio judizial zibilak galdu zituen urte betez, Pretor bezala izendaturiko magistratu kurul baten mesedetan. Honek, imperiuma zuen eta hierarkia mailan magistraturik gorenetako bat zen. Bere izendapena, Hauteskunde Zenturiatuen bidez egiten zen, eta kontsula hautatzeko erabiltzen zen erritual erlijioso berarekin. Bere karguaren intsignia, toga praetexta delakoa zen. Pretoreak, gainera, kontsularen funtzioak betetzen zituen kontsulak ez zeudenean.

Pretorea, patrizioa zen K. a. 337 arte, urte honetan, plebeioak magistratura honetara iritsi zirelarik. Pixkana-pixkana, pretore gehienak, plebeioak izan ziren.

Erromako pretoreak bere funtzioak banatu zituen K. a. 242tik aurrera: Praetor Urbanusa delakoa, hiritarren kontuez arduratu zen, eta Praetor Peregrinusa, erromatar hiritar eta ez hiritarren arteko kontuez. Funtzioen banaketa beharrezkoa izan zen, kontuak gora eta gora baitzihoazen.

Erromatar domeinua Italiatik kanpora hedatzen zen heinean, probintzietako pretoreak delakoak sortu ziren, konkistaturiko herrialdeak gobernatzeko lana zutenak, baita armaden buruzagi izatea ere, operazio militar gune asko zeudenean. Pretoreek, orduan, ediktuak argitaratzeko eskubidea zuten. Bere auzitegiaren ate gainean, harri zuri bat zegoen, non, pretore berri bakoitzak, bere lanean hastean, bere ediktua grabarazten zuen, hau da, bere magistraturan zehar, justizia banatzeko erabiliko ziren zuzenbide arauak iragartzen zituela. Legedian toki hutsak ikusten zituztenean, pretoreek, aurkezten zen kontuari buruzko beharrezko arauak idazten zituen, edo zuzenbide zaharrekoak behar berrientzako egokiak ez zirela uste bazuten, espreski indargabetu gabe, euren zorroztasuna ahultzen zuten.

Urteko legedi honek, zibilizazioaren aurrerapenak erraz jarraitu ahal izateko abantaila zuen, jus civile delakoa iraunarazteko, eta, eskubide horretatik jus gentiumera pasatzea erregulatzeko balio izan zuen.

Hadriano enperadorearen garaian, "Salvius Julianus" legelaria, pretoreen ediktu guztiak bildu eta antolatu zituen, ediktu gorputz horrek ediktu iraunkor izena jaso zuen.

Pretoreak, inperioaren amaiera arte egon ziren, baina, pixkana-pixkana, bere antzinako funtziorik gabe, soilik intendentzia mantendu zuten.