Enpresarean

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enpresarean, enpresa eta profesionalen sarea Bai Euskarari Elkartearen proiektu bat da. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatzen dihardu, 2012tik. Bi urtean behin antolatzen den Enpresarean azoka, Enpresarean Foroa eta Enpresarean.eus webgunea dira egitasmoaren ardatz. Gipuzkoako Foru Aldundia da proiektuaren babesle nagusia. Euskararen prestigio soziala areagotu asmo du.

Enpresareanek helburu nagusi hauek ditu:

  • euskaraz lan egiten duten edota zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaini nahi dituzten profesionalen eta organizazioen elkargunea izatea;
  • Enpresarean Azoka eta Foroa sustatzea eta Enpresarean proiektua esparru berrietara zabaltzea eta ezagutaraztea;
  • enpresen eta profesionalen artean baliabideak, esperientziak edo jakintzak partekatzea eta elkarlana sustatzea;
  • euskaraz lan egin nahi duten edota zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten organizazioei eta profesionalei erraztasunak ematea;
  • euskarazko zerbitzuak eta produktuak eskaintzen dituzten entitateei eta profesionalei negozio-aukerak handitzea eta salmentarako gune bat eskaintzea;
  • euskaraz proiektu eta zerbitzu berriak sustatzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]