Gipuzkoako Foru Aldundia
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza Donostian. |
||||
| Herria | Gipuzkoa plaza, Donostia |
|||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 43°19′15.30″N 1°58′57.90″W / 43.3209167°N 1.98275°WKoordenatuak: 43°19′15.30″N 1°58′57.90″W / 43.3209167°N 1.98275°W | |||
| Garaia | 1867an Eleuterio Eskoriatzak eraikia. | |||
Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu, hala nola, ogasuna, hirigintza eta gizarte gaiak. Egoitza Donostiako Gipuzkoa plazan kokatzen da.
Aldundia Batzar Nagusiek gobernatzen dute.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Gipuzkoako Diputazio Nagusia XVI. mendean jarri zen indarrean. Korrejidoreak (Espainiako erregearen ordezkariak), Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeraturiko ahaldunak, eta Batzar Nagusiak biltzen ziren herriko udalak osatzen zuten Diputazioa.
Osaketa hori aldatzeko saioak egin ziren 1628an eta 1709an, baina aldaketa ez zen 1748 arte egin. Hartutako erabakiaren arabera, bi diputazio-mota bereizi ziren: Diputazio Arrunta eta Diputazio Berezia. Urtetik urtera berritzea erabaki zen Diputazio Arrunteko diputatu nagusia, eta horretarako urte hartan korrejidorea bizi zen herriko bizilagun bat aukeratzen zuten Batzar Nagusiek. Beste bizilagun bat hautatzen zuten ordezko, eta herri bereko udalak aukeratzen zituen, udal-batzarkideen artean, beste bi diputatuak. Diputazio Berezia urtean bitan biltzen zen eta, aurrekoez gainera, Gipuzkoa banaturik zegoen lau eskualdeek bana aukeraturiko ahaldunek eta Donostiak, Tolosak, Azpeitiak eta Azkoitiak, nork bere aldetik, aukeraturiko hiru ordezkarik osatzen zuten. Hau izan zen, gorabeherak gorabehera, Gipuzkoan nagusitu zen sistema. Gipuzkoako Diputazioaren aginte-maila Bizkaia eta Arabako ahaldunen molde berekoa zen, eta erabaki guztiek Batzar Nagusien onespena jaso behar zuten.
Gipuzkoako Foru Aldundia 1877ko abenduaren 1ean desegin zen. Gaur egun Euskadiko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Gaur egungo departamentuak [aldatu]
- Ahaldun Nagusiaren Kabinetea
- Berdintasun Zuzendaritza Nagusia
- Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusia
- Euskara Zuzendaritza Nagusia
- Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritza Nagusia
- Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritza Nagusia
- Lurralde Garapenerako Zuzendaritza Nagusia
- Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
- Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
- Gizarte Politika Departamentua
- Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentua
- Ogasun eta Finantza Departamendua
- Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua
- Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua
- Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentua
Ahaldun nagusiak [aldatu]
Foru Aldundiaren buru da ahaldun nagusia, gainerako ahaldunek aukeratua. Gaur egun Martin Garitano (Bildu) da Gipuzkoako ahaldun nagusia.
| Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
|---|---|---|
| I. (1979-1983) | Xabier Aizarna Azula | EAJ |
| II. (1983-1985) | Jose Antonio Ardanza Garro (kargua utzi izan behar zuen) | EAJ |
| II. (1985-1987) | Imanol Murua Arregi | EA |
| III. (1987-1991) | Imanol Murua Arregi | EA |
| IV. (1991-1995) | Eli Galdos Zubia | EAJ |
| V. (1995-1999) | Roman Sudupe Olaizola | EAJ |
| VI. (1999-2003) | Roman Sudupe Olaizola | EAJ |
| VII. (2003-2007) | Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda | EAJ |
| VIII. (2007-2011) | Markel Olano Arrese | EAJ |
| IX. (2011-) | Martin Garitano Larrañaga | Bildu |
Ikus, gainera [aldatu]
- Gipuzkoako Batzar Nagusiak
- Arabako Foru Aldundia
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Euskal Autonomia Erkidegoko ahaldun nagusien zerrenda
Kanpo loturak [aldatu]
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgune ofiziala (Euskaraz) (Gaztelaniaz)
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.