Eroritakoen Gurutzea (Corella)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erorien Gurutzea Nafarroa Garaiko Corella herrian dagoen monumentu frankista da. 1936ko Gerran eroritakoen omenez altxatu zuten gurutzea alderdi frankistan, eta 1949ko abuztuaren 23an inauguratu zuten, besteak beste, Carmen Polo, Francisco Franco diktadorearen emaztea bertan zela. Gurutzea monolito batean txertatuta dago. Monolito horren oinean, hasiera batean, Falangearen sortzaile zen José Antonio Primo de Riveraren omenezko plaka bat jarri zen. Plaka horretan, gainera, 1936ko gerran hil ziren frankisten aldeko 91 matxinatuen izenak zeuden. 2018ko maiatzean kendu zuten plaka hori.

Rambletako pasealekuan kokatuta udalak kentzeko prozesua aurretatua bazuen ere,[1] eskuin muturreko Abokatu Kristauen Elkarteak epaitegietan oztopatzen saiatu zen. Eskuin muturrekoen ustetan gurutzea kentzea profanazio bat izango zen. 2023ko martxoan Iruñeko 2 zenbakiko Epaitegiko titularrak ez zuen onartu Abokatu Kristauak elkarte ultrakatolikoak aurkeztutako errekurtsoa.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]