Errusiako ekonomia 2014an

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errusiako ekonomia 2014an:

Errubloa asko jaitsi eta inflazioa hazten ari zen atzeralditik hurbil zegoen herrialdea. Vladimir Putinek «atzoko etsaien» aurkako mezuak erabili zituen herritarren kezkak lasaitzeko[1]. 2014an juxtu eutsi zion Errusiak hazkunde positiboari, baina 2015ean atzeraldian erortzea (-%0,8) espero zen. Gainera, 2015erako %7,5eko inflazioa kalkulatu zuten baina handiagoa izatea ere espero zen, 2014ean %10ean zegoelako[2]. Ondorioz, Putinek esan zuen 2015 eta 2017 artean gutxienez %5 gutxitu beharko zituela urtero aurrekontuak. Hala ere, batzuek murrizketa %10 eta %15 artekoa izan zitekeela esan zuten[3].

  • 2014ko abenduaren 16an, Banku zentralak interes tasak %17ra igo zituen eta ondorioz, merkatuetan beldurra zabaldu zen. Errubloak euroarekiko beste %20 galdu zuen egun horretan[4].
  • Abenduaren 17an, 2015ean finantza-sistema birkapitalizatzeko neurriak aztertzen ari zen Errusia. Finantza-sistema egonkortzeko hainbat neurri hartu zituen Errusiako Bankuak. Bestalde, dibisak saltzen hasi zen errubloa ez hondoratzeko[5].
  • Abenduaren 18an, Putinek akatsak onartu arren kanpo faktoreei egotzi zien krisia. Hala ere, Errusiako ekonomiak, bi urtean gehienez, krisi ekonomikoa gaindituko zuela uste zuen[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]