Dibisa
Wikipedia(e)tik
Dibisa (latinetik divisa, divido aditzetik -zatitu) herrialde edo eskualde batean erabiltzen den diruari deritzo. Dibisak saleros daitezke, eta horretarako nazioarteko dibisen truke-merkatua dago. Merkatu horretan sortzen den dibisen trukaneurria edo balioa dibisa ezberdinen eskaria eta eskaintza zein diren erabakitzen da, baina dibisaren herrialdeko hazkunde ekonomikoa, inflazioa eta barne-kontsumoa bezalako parametroen mendean ere badago. Horrela, dibisen trukaneurri aldakorra izaten da, batzuetan aginte ekonomikoak dibisen balio finkoa ezar badezake ere.