Eskualde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskualdea lurralde, itsaso edo ur azalera bat biltzen duen kontzeptu geografiko bat da, banako kontzeptua den tokiaz gaindi eta erreferentziazko eremu geografikoa baino txikiagoa. Adibidez, Mendebaldeko Europa bertako herrialdeak biltzen dituen eremua da eta aldi berean Europako zati bat ere bada. Eskala anitzeko eremuak jaso ditzake eskualdeak: zenbait herri biltzen duen ibar bat bezain txikia (Zaraitzu, esaterako) edo kontinentea bezain handia (Amerika).

Eskualdeak definitzeko irizpideak geografikoak (Pirinioak), politikoak (Nafarroa), klimatikoak (Sahara), biologikoak eta ekologikoak (tundra) edo gizarte-faktoreetan oinarritutakoak (Euskal Herria).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskualde Aldatu lotura Wikidatan


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.