Europar Batasuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Europar Batasuna
EBren bandera
Bandera
Goiburua: In varietate concordia
(latinez: «Aniztasunean bat eginik»)
EBren kokapena
Egoitzak Luxenburgo
Brusela
Estrasburgo
Estatu kideak Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Kroazia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Suedia, Zipre
Kontseilua Presidentea: Herman Van Rompuy
Parlamentua Presidentea: Martin Schulz
Batzordea Presidentea: José Manuel Durão Barroso
Batasuneko Kontseilua Presidentza: Zipre
Azalera 4.324.782 km²
Biztanleria 503.492.041 (2012)
Dentsitatea 116,2 biz./km²
Txanpona Euroa (€ EUR)1
Ordu-eremua UTC-0tik +2ra
Udan: UTC-1etik +3ra
Ereserkia Europako Ereserkia
Europako Eguna Maiatzaren 9a
Hizkuntza nagusiak alemana %18
ingelesa %13
italiera %13
frantsesa %12%
gaztelania %9
poloniera %9
nederlandera %5
greziera %3
txekiera %2
portugesa %2
suediera %2
hungariera %2
besteak %10
Interneteko domeinua .eu
1 Euroari beste 11 txanpona ofizial gehitu behar zaizkio.

Europar Batasuna[1] (EB) Europako 28 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1994ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen. 1950eko hamarkadan sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoaren de factozko ordezkaria da EB. 3976.372 km²-tan hedatzen da, eta 459.500.000 biztanle ditu (115.6 bizt./km²; 2005)

Brusela da Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia, bertan daude Kontseiluaren, Komisioaren eta Legebiltzarreko egoitza administratiboa.

Parlamentuari dagokionez, Estrasburgo da hiriburu ofiziala (bertan egiten dira osoko bilkurak), Brusela hiriburu exekutiboa eta Estrasburgo hiriburu administratiboa.

Europako Justizia Auzitegiaren egoitza Luxenburgon dago.

Hala ere, Londres da hiririk handiena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Europar Batasuneko historia

Historian zehar hainbat inperiok Europa mailako zabalkundea izan zuten; hauen artean Erromatar Inperioa, Inperio Frankoa, Germaniako Erromatar Inperio Santua, Frantziako Lehen Inperioa eta Alemania nazia leudeke. Europan izandako gerren sarraskiak aintzat hartuta, 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, hainbat politikari eta pentsalarik Europako herri eta estatuen arteko batasunean amesten zuten, besteak beste, Victor Hugo, Charles de Saint-Pierre, William Penn eta Giuseppe Manzini aipa daitezke.

Hala ere, Europako estatu eta herrien arteko batasuna bilatzeko benetako urratsak Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean sortu ziren. Winston Churchillek Europako Estatu Batuak sortzea proposatu zuen. 1949an Europako Kontseilua sortu zen, estatuz gaindiko lehen erakunde europarra.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Europar Batasuneko estatu kideak

2007an hauek dira Europako Batasuneko estatu kideak (parentesi artean EBn sartu zen urtea):


Sartzeko hautagai ofizialak:

Sartzeko eskaera egin dutenak, baina ofizialki ez onartuak:

Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten hautagai potentzialak:

Europar Batasunera gehitzeko agendan ez dauden estatuak:

Etorkizuneko balizko zabalkundeak Europako Merkataritza Askeko Elkarteko eta SESB ohiko estatuak har ditzakete. Lehenengoen artean Suitza, Liechtenstein, Islandia eta Norvegia egongo lirateke. Estatu hauek ekonomia maila oso altuak dituzte, EBko batez bestekoa baino askoz altuagoak. Horrek hiritarren artean kontrako jarrera indartzen du; izan ere, EBn sartuko balira diru laguntzak ematea tokatuko litzaieke, Garapen Funtsen bidez herrialde txiroenei aurrera egiten laguntzeko. Gainera, politikoki oso estatu independenteak dira, beraien subiranotasuna gogor defendatzen dutenak.

Bigarrenen artean Ukraina, Bielorrusia, Moldavia, Georgia, Armenia, Azerbaijan, Kazajstan eta Errusia leudeke, baina hauen hautagaitzak zail ikusten dira, bai ekonomikoki EBko batez bestekotik oso atzean daudelako baita politikoki egoera ezegonkorrak nagusi direlako. Gainera, biztanle kopuru handia dutenez, Garapen Funtsetatik diru asko jasoko lukete, eta herrialde aberatsagoak EBn sartu ezean gaur egungoek ahalegin handiak egin beharko lituzkete.

Egoera berezian daude Europako mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria). Hauek euroa erabiltzen duten arren, ez dira EBko kide. Europaz kanpoko beste estatu batzuen kidetza ere eztabaidatu izan da, hala nola, Israel eta Marokorenak, baina gaur egun ez dira aukera errealtzat hartzen.

Metropolitar guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira metropolitar gunerik handienak, 2005eko datuen arabera:

  1. Paris, Frantzia 10.136.000 biztanle.
  2. Londres, Erresuma Batua 8.505.000
  3. Essen-Dortmund, Alemania 5.214.000
  4. Madril, Espainia 5.078.000
  5. Milan, Italia 4.282.280
  6. Bartzelona, Espainia 4.043.000
  7. Berlin, Alemania 3.764.000
  8. Rotterdam, Herbehereak 3.345.000
  9. Atenas, Grezia 3.247.000
  10. Napoli, Italia 2.905.000

Instituzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Europar Batasuna bost instituziok gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europar Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua,(Europar Kontseilua),Europar Komisioa, Europako Justizia Epaitegia eta Europako Kontu Auzitegia.

Europar Komisioa EBren botere exekutiboa da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politiko desberdina duela. Komisioburua, gaur egun Durao Barroso, eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita.

Parlamentuaren egoitza Estrasburgon.

Europar Batasuneko Parlamentuak botere legislatiboaren erdia osatzen du. Bost urtetan behin, Europako herritarrek Parlamentuko 751 kideak hautatzen dituzte. Nahiz eta herrikideen arabera aukeratzen dituzten, biltzarrean alderdi politikoaren arabera (eta ez nazionalitatearen kontura) esertzen dira. Herrikide bakoitzak eserleku kopuru desberdina dauka, populazioaren arabera. Parlamentuko Presidentearen aginpidea bi urte eta erdikoa da, beraz, legegintzaldi batean bi aukeraketa dituzte. Politikaren hainbat arlotan, Kontseiluarekin batera onesten ditu Parlamentuak legeak eta araguak (beste arlo batzuetan Kontseiluak baino ez du zeresana). Lisboako Itunaren azpian, Kontseiluak eta Parlamentuak elkarrekin jorratuko dituzten arloak handituko dira, eta, hortaz, Parlamentuaren papera garrantzitsuago bilakatuko da.

Europar Batasuneko Kontseiluak (hainbatetan Ministroen Kontseilua ere deituta) osatzen du EBko botere legegilearen beste erdia. Erakunde bakarra den arren, praktikan Kontseilua biltzar txikiagotan bereizten da arloaren arabera, hala nola GAERC kanpo harremanetarako, edo ECOFIN politika ekonomikorako. Honela, herrikide guztiek ordezkari bana (ministro mailakoa jeneralean) bidaltzen dute arlo horretarako. Kontseilu burua txandakako presidentziaren arabera aldatzen da. Erabakiak hartzeko, herrikide bakoitzak boto kopuru desberdina dauka. Honela, Alemaniak edo Frantziak 29na boto dituzte, Maltak 3 besterik ez dituen bitartean (guztira 345 boto dira). Erregulartasunik gabe biltzen dira urtean zehar, kanpo harremanak, ekonomiak eta nekazaritza arloetan izan ezik, hauetarako hilabetero biltzen baitira.

EBaren justizia-boterea Europako Justizia Epaitegiak eta Lehen Instantziako Epaitegiak osatzen dute. Batera Batasuna osatu duten hitzarmenak interpretatzen eta aplikatzen dituzte. Lehen Instantziako Epaitegiak gizabanakoen auziak hartzen ditu bere baitan batik bat, eta Justizia Epaitegiak herrikideek eta instituzioek eramandakoak jorratzen ditu.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemana | Bulgariera | Daniera | Eslovakiera | Esloveniera | Gaztelania | Ingelesa | Errumaniera | Estoniera | Finlandiera | Frantsesa | Greziera |Hungariera | Irlandera | Italiera | Kroaziera | Letoniera | Lituaniera | Maltera | Nederlandera | Poloniera | Portugesa | Suediera | Txekiera

Hizkuntza ez ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Europako hizkuntza gutxituen zerrenda

Lan-hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesa, frantsesa eta alemana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europar Batasuna Aldatu lotura Wikidatan
  • EBren webgune ofiziala (Bulgarieraz) (Txekieraz) (Danieraz) (Alemanez) (Estonieraz) (Grezieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Gaeleraz) (Italieraz) (Letonieraz) (Lituanieraz) (Hungarieraz) (Malteraz) (Nederlanderaz) (Polonieraz) (Portugesez) (Errumanieraz) (Eslovakieraz) (Eslovenieraz) (Finlandieraz) (Suedieraz)