Espirometria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urdinez arnasbehera eta gorriz arnasgora azaltzen dira, pertsona osasuntsuaren espirometriaren kurba erakutsiz.

Espirometria biriketako funtzioa aztertzeko erabiltzen den proba osagarria da, Neumologian oso baliagarria den teknika izanik.

Laburduta, proba honetan gaixoak egin behar duena da aparatu batean (espirometroan) putz egitea (arnasbehera), arnasgora sakon hartu ondoren.

Parametroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • FVC: Forced Vital Capacity edo Behartutako Bizi Edukiera.

Parametro hau jaitsita egon daiteke arnas gaixotasun murriztaileetan (toraxeko gaixotasunak, pleurakoak, arnas gaixotasun interstizialak eta abar).

  • FEV1: Forced Expiratory Volume in 1 Second edo Behartutako Arnasbeherako Bolumena Segundu 1ean.

Murriztuta dago arnas gaixotasun butxatzaileetan (BGBK eta asma nagusiki).

  • FEV1/FVC edo Tiffeneauren indizea. Jaisten da eritasun butxatzaileetan.
  • FEF %25-75 edo %25-50: Forced Expiratory Flow edo Behartutako Arnasbeherako Fluxua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espirometria Aldatu lotura Wikidatan