Asma
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Asma arnas gaixotasun kronikoa da. BGBK (Biriketako Gaixotasun Kroniko Butxatzailea) ez bezala, asma eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal dena. Tipikoki, krisialdietan agertzen da.
Eduki-taula |
Epidemiologia [aldatu]
Euskal Herrian, orokorrean, asmak jotzen ditu helduen %5a eta umeen %10a gutxi gora-behera.
2001-2002an egindako ISAAC ("Internacional Study of Asthma and Alergies in Childhood") ikerketaren arabera, 6-7 urteko umeen %8.5a Gipuzkoan eta %12.2a Bizkaian asmatikoak ziren, bai eta 13-14 urteko %12.8a eta %13.8a ere, hurrenez hurren.
ASMA
ZER DA ASMA?
Asma arnas gaixotasun kronikoa da. BGBK (Biriketako Gaixotasun Kroniko Butxatzailea) ez bezala, asma eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal dena. Tipikoki, krisialdietan agertzen da.
ASMA GURE INGURUAN:
Euskal Herrian, orokorrean, asmak jotzen ditu helduen %5a eta umeen %10a gutxi gora-behera. 2001-2002an egindako ISAAC ("Internacional Study of Asthma and Alergies in Childhood") ikerketaren arabera; 6-7 urteko umeen %8.5a Gipuzkoan eta %12.2a Bizkaian asmatikoak ziren 13-14 urteko umeen %12.8a Gipuzkoan eta %13.8a ere Bizkaian. ZEINTZUK DIRA ASMAREN ERAGILEAK?
Alergenoak: katuak, lore- eta belar-hautsak, etxeko hautsak, hezetasuna, keak (tabakoaren barne) eta abar. Infekzioak. Farmakoak: Tipikoki, aspirina. Estresa: lanekoa, emozionala, kirola.
ASMAREN SINTOMAK: Lehendabiziko sintomak 1. urteb aurretik agertzen dira. Agerpen ohikoa da gauez eztula eta arnasestua edukitzea eta txistualdiak entzutea toraxen. Askotan, urtaroen arabera gaixotasuna agertzen edo okertzen da, udaberrian batik bat.
Eragileak [aldatu]
- Alergenoak: katuak, lore- eta belar-hautsak, etxeko hautsak, hezetasuna, keak (tabakoaren barne) eta abar.
- Infekzioak.
- Farmakoak: Tipikoki, aspirina.
- Estresa: lanekoa, emozionala, kirola.
Sintomak [aldatu]
Asmaren ezaugarri da behin eta berriz episodio hauek izatea: arnastean txistu hotsa, arnasestua, bular-estua eta eztula.[1]
Zeinuak [aldatu]
Auskultazioan, tipikoak dira txistu-hotsak eta espirazio luzatua gaixotasuna kontrolaturik ez dagoenean.
Laborategia [aldatu]
Proba erradiologikoetan, ez da ezer berezirik ikusten. Proba analitikoetan, aldiz, E immunoglobulina (E Ig) eta eosinofilo altuak ikusten dira odolean.
GINA [aldatu]
GINA edo Global Iniciative for Asthma mundu mailan gaixotasunaren inguruan adostatutako arauak dira.
Tratamendua [aldatu]
- Eragileak saihestea.
- Inhalagailuak erabiltzea.
- Kortikoideak hartzea.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez) «Global Strategy for Asthma Management and Prevention» (PDF dokumentua). Global Initiative for Asthma. 2011.
Kanpo loturak [aldatu]