Edukira joan

Lorezil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estamine» orritik birbideratua)
Hemerocallis lilioasphodelus lore baten estamine bat, lorezil bat mikroskopioaren azpian, (handitzea: 9x).
Lorezilak (Amaryllis)
Anterako diagrama:
5:lore hautsa, polen

Lorezilak edo estamineak (latinez Stamina) angiospermoen loreetan, ugal-organo arretako bakoitza, gehienetan anteraz eta harizpiz osatuta dagoena. Estaminoide edo estaminodioekin batera, androezio izenekoa osatzen dute.

Antera bakoitzak zelula esporogeneoz osatutako lau polen-zaku ditu. Polen-zaku horiek, meiosi bidez, mikroespora haploide ugari sortzen dituzte. Mikroespora horietako bakoitza zelula-pareta erresistente batez estalia dago, eta mitosi bidez zatitzen da bi nukleo haploide sortuz. Nukleo haploideek gametofito arra, edo polen-alea, eratzen dute. Bi nukleo haploideetako batek polen-hodia eratzen du, eta bestea, mitosi bidez zatituko da, bi zelula espermatiko emanez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.