Estilo-liburu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estilo-liburua edo estilo eskuliburua testuak hizkuntza batean era egokian idazteko irizpide eta aholkuak zehazten dituzten argitalpenak dira. Zuzen nola idatzi azaltzen duten gramatika-liburuen osagarritzat har daitezke; batzuetan, ordea, gramatikek heltzen ez dizkieten gaietan ere zuzen idazteko irizpideak ere ematen dituzte. Hizkuntzaren hedatzaile diren erakundeek plazaratzen dituzte gehienetan, hala nola hedabide eta administrazio publikoek. Estilo-liburuak orokorrak nahiz arlo jakin batei buruzkoak izan daitezke, hala nola kazetaritzan edo arlo teknikoan jarduteko.[1]

Bibliografia

  • Xabier ALBERDI LARIZGOITIA; Ibon SARASOLA ERRAZKIN: Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. EHU. 2001.
  • Basterretxea Polo, Jose Inazio; Pastor Gonzalez, Jose Mari; Aiestaran, Alazne. Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan. Udako Euskal Unibertsitatea. Bilbo. 2013. ISBN: 978-84-8438-448-9.

Erreferentziak

  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. , 97-98 or..

Kanpo loturak

Ikus, baita