Gramatika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gramatika hizkuntza baten forma, estruktura eta esanahiaren azterketa da.

Hizkuntza bat partzialki deskribatzen duen liburu bati ere gramatika izena ematen zaio, gramatika edo liburu hauek era berean hainbat taldetan banatzen dira hauen egileen ikuspuntuaren arabera:

  • Gramatika pedagogikoa, hizkuntzaren erabileran zentratzen denean.
  • Gramatika deskriptiboa, egileek jendeak hitz egiten duena islatzen dutenean.
  • Gramatika preskriptiboa, zer esan eta zer ez islatzen denean.
  • Gramatika teorikoa
  • Hizkuntzaren gramatika
  • Gramatika formala

Gramatika hizkuntzaren azterketa bezala hiru taldetan banatzen da:

Definizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen definizio batzuk:

  • Hitz osoen arteko erlazioak mugatzen dituen hitza. Adibidez: "ezin, gabe", etab.
  • Programazio-lengoaien definizioetan erabili ohi den gramatika-mota. Gramatika honetako elementu bat definitzean ezin da kontuan hartu elementuak izango duen testuingurua.
  • Testuingururik gabeko gramatikak baino deskribapen-ahalmen orokorragoa duen gramatika-mota. Gramatika honetako elementuak beren testuinguruko beste elementuen arabera defini daitezke.
  • Hizkuntza baten sintaxia definitzen duen arau-multzoa.
  • Hizkuntza bat partzialki deskribatzen duen liburu bati ere gramatika izena ematen zaio, gramatika edo liburu hauek era berean hainbat taldetan banatzen dira hauen egileen ikuspuntuaren arabera:
    • Gramatika unibertsalak: Eskola transformazionalaren eta generatiboaren teoria linguistikoa da. Hizkuntza natural guztiek oinarri komun zehatzak dituzte. Oinarri hauek jaiotzetikoak dira, gure gizatasunaren parte dira eta Jesperesen-en gramatika nozionala baino gehiago lantzen da. Haurrei bere ama hizkuntza ikasten laguntzen duen arau multzo bat dagoela esan nahi du. Gramatika unibertsala ikasten dutenek hizkuntza ezberdinen orokortasun komunak bereizten dituzte, ondorengo formularekin: “X zuzena bada, orduan Y gertatuko da”. Ikasketa hau hainbat diziplina linguistikoetara garatu da, adibidez, fonologian eta psikolinguistikan. Ikuspegi honen gramatikari ezagunenak: Noam Chomsky, Edward Sapir eta Richard Montague.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gramatika Aldatu lotura Wikidatan