Estuardo Maldonado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
E maldonado
Estuardo Maldonado

Estuardo Maldonado ekuadortar pintore eta eskultorea da (Pintag, Pichincha probintzian, 1930). Konstruktibismoko kidea da. Guayaquileko Arte Ederretako Eskolan ikasi ondoren, Erromara joan zen beka bati esker, eta han osatu zituen ikasketak. Europan, Klee marrazkilariaren lana ezagutu zuen; soiltasunak duen ahalmena eta zeinuen aukerak erakutsi zizkion hark. 1970eko hamarraldian, bere estiloa indartzen hasi zen, eta S zeinura iritsi zen, oinarrizko zeinuaren bilaketa bidez. Garai horretakoak dira Zezena eta kondorra eta Zezenak lanak. Hainbat erakusketatan parte hartu du, batez ere, Europan, eta munduko galeria garrantzitsuenetan erakutsi ditu bere lanak. Horien artean, aipatzekoak dira eraikin publikoetan egindako horma-irudiak Erroman, Rio de Janeiron, Parisen, Bolonian, Caracasen, Quiton eta Guayaquilen. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, Erromako Arte Elkarteko Nazioarteko saria (1961) eta Arte Sakratuko Bi Urteko lehenengo saria. Hainbat lan egin du altzairu koloreztatuarekin.

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak