Euskadi Literatura-Sariak
Wikipedia(e)tik
(Euskadi Sariatik berbideratua)
Euskadi Saria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1997tik urtero antolatzen duen literatura saria da. Hamaika urtez lau kategoriatan banatua egon da: Euskal literatura, Itzulpengintza, Haur eta gazte literatura eta Gaztelaniazko literatura. 2009an ilustrazioen saria gehitu zitzaien, eta, 2010ean, berriz, saiakera modalitatea, euskaraz zein gaztelaniaz.
Eduki-taula |
[aldatu] Irabazleak
[aldatu] Kritikak
2006ko sarien ondoren, hainbat idazlek eta itzultzailek beren kritikak areagotu egin zituzten, Argia astekarian Jon Alonsok argitara emandako artikulu baten haritik. Idazle talde batek sinaturik 2007ko otsailaren 16an "Utikan Euskadi Sariak" agiria aurkeztu zuten Donostian.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Joseba Sarrionandiak jasoko du Euskadi Literatur saria saiakeraren arloan Berria.info, 2011ko urriaren 3a
- ↑ Joxe Azurmendirentzat Euskadi Literatura Saria euskarazko saiakeran, Gara, 2010eko urriaren 26a
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Euskadi Sariaren inguruko informazio ofiziala
- (Euskaraz) "Utikan" agiria
- (Euskaraz) Jon Alonso, "Euskadi Sariak", Argia