Eztabaida:Adimen emozional

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

inteligentzia emozional / adimen emozional[aldatu iturburu kodea]

Hiztegietan adimen hitza hobesten da. Inteligentzia hitza ez da Hiztegi batuan eta beste hainbat hiztegitan ageri.

Zera proposatzen dut; artikuluaren izen nagusia aldatzea: Inteligentzia emozional > adimen emozional. -GorkaAzk (eztabaida) 09:55, 3 apirila 2018 (UTC)

Hiztegi Batuan biak ageri dira, adimen eta inteligentzia bata edo bestea hobetsi gabe, baina egia da Elhuyar gaztelania-euskara hiztegian eta Euskaltermen adimen emozional besterik ez dela ageri; horixe da ematen duten aukera bakarra. Beraz, aldatzera noa. --Xabier Armendaritz 2018-04-03, 11:31 (UTC)
Nire paperezko Hiztegi batua zaharrean, (Euskera aldizkaria 2000, 2 - 45. Liburukian) ez zen "inteligentzia" hitza agertzen. Ikusi dut online dagoen bertsio berriagoan agertzen dela. Mila esker Xabier. GorkaAzk (eztabaida) 12:56, 3 apirila 2018 (UTC)

Gorputz Adimena[aldatu iturburu kodea]

Adimen Emozionalaren artikulua irakurtzen, zalantza bat sortu zait eta gustatuko litzaidake jakitea ea Gorputz Adimena, ez litzateke Adimen Emozional Estetikoaren barruan egongo. Sailkapen honen barruan ikus daitezke nola Manifestazio artistikoaren bitartez sortuak bezala izendatzen dira literatura, pintura, musika eta eskultura. Eta zein esparruan sailkatu dezakegu Gorputz Adimena? Hau da, dantza ez al da manifestazio artistiko bat? Adimen mota hau Howard Gardner egindako Adimenen sailkapenen barruan aurki dezakegu, beraz, egokia izango litzateke hemen sartzea? Euskaraz berez es dut aurkitu zein izango litzateke hitz zuzena eta zehatza Adimen mota hau izendatzeko. Utziko dizuet gazteleraz nola esaten den ea norbaitek lagundu ahal didan: Inteligencia Korporal Kinestésica edo Inteligencia Corporal Cinestésica deitzen da.

Eskerrik asko.