Lankide eztabaida:Xabier Armendaritz
bilakatu zen bizigai
hauts hartatikan uste gabean
noizpait ginaden gu ernai
eta horrela ibiltzen gera,
sortuz ta sortuz gure aukera,
atsedenik hartu gabe;
lana eginez goaz aurrera,
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude.
|
|
|
|
[aldatu] Bot-a
Iepe! Zure eskaera, egina, oker ez banago. Bestea, ingelesezkoa, ez dut ulertzen (beno, ulertzen dut, baina ez dakit gauzatzen). Etzi arte. --Unai (esan) 15:38, 21 otsaila 2012 (UTC)
[aldatu] Arturo Campión ala Arturo Kanpion?
Kaixo Xabier. Ikusi dut euskarazko wikipedian "Arturo Campión" dagoela jatorrizko "Arturo Kanpion"-en ordez. Uste dut zuk eta Amonamantangorri egin zenituztela aldaketak. Ni euskarazko grafia zuzena "Arturo Kanpion" dela uste dut. Hauek dira nire arrazoiak:
- Arturo Kanpionek berak "Kampion" idazten zuen euskaraz (http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/reveus/04353364.pdf) eta (http://meta.gipuzkoakultura.net/handle/10690/68424). Bai eta zembat eta zembait (91. orrialdean), kampoan, kampora eta kamporat (297. orrialdean) bere "Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara" (http://www.archive.org/stream/gramticadelosc00camp#page/n5/mode/2up). Gaurko euskarazko grafiaz "Arturo Kanpion" da.
- EIMAren izen zerrendetan "Arturo Campión" agertzen da, baina hau beren arauen kontra doala iruditzen zait:
-
- "Gaztelaniazko deitura izan, baina euskarazko grafiara egokituta erabiltzen dutenen kasuan, errespetatu egingo da hautua. Adibidez: Kintana, Junkera, Konde." (Kasu honetan berez "Campion" italiako deitura da, "Kampion" XIX. mendeko euskarazko egokitzapena da eta "Campión" gaztelaniazkoa).
-
- "Azentu grafikoari eta gainerako zeinu diakritikoei dagokienez, hizkuntza bakoitzaren ortografia-arauei jarraituko zaie deituretan: euskarazko deituretan, inoiz ez; besteetan, hizkuntza horren ortografiaren arabera. Adibidez:
-
- González, Jiménez, Pérez, Campión, Labéguerie, Hérelle, Knörr.
-
- Hala ere, izendunak berak azentu grafikorik gabe idazten badu, hala egingo dugu guk ere (Xabier Perez Euzkitze). Zalantzazko kasuetan, ez da azentu grafikorik jarriko." ("Campion" italieraz ez dauka azentu grafikorik eta Arturo Kanpionek azenturik gabe idatzi zuen euskaraz).
-
- "Pertsona ospetsuen grafia oso finkatuta dagoenean, bere horretan erabiliko da (Baroja). Aukera hori XX. mendeko pertsonaiekin erabiliko da batez ere." ("Arturo Kanpion" idazten zuten bere garaiko euskarazko idazleek: Larreko (Pablo Fermin Irigarai), Jose Agerre, Damaso Intza, Alfonso Maria Zabala, Santiago Onaindia, Yon Etxaide, Gregorio Mujika, Norbert Tauer, Lino Akesolo, Basile Joannateguy, Jose Mari Satrustegi, Euskaltzaindia 1934.ean (Iruñan, KANPION jaunaren etxean, 1934-ko Orrilaren (maiatzaren) 23-an) eta abar.)
Aldaketak egin baino lehen zure iritzia ezagutzea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko. --Patx 22:45, 24 otsaila 2012 (UTC)
[aldatu] Okzianierazko udalerriak
Ondo dago. Eskerrik asko informazioagatik, erabiluko dut.--Gorritxiki 13:13, 26 otsaila 2012 (UTC)
[aldatu] kategoria berria egiteko informazioa
kaixo Xabier, kategoria berri bat sortu nahi nuke "japoniako almiranteak", baina ez dut horren gaineko informaziorik topatzen. Zelan egiten dira? Ziur nago horri buruzko orririk dagoela. Orria zuzenean sortzen saiatu naiz, baina edukirik ez daukala esaten dit.
Horrez gain, infotaula bat egin nahi nuke; "Salomon uharteetako kanpaina" Gudu guztiekin.
Estekekin konformatzen naiz. Hau da, emaidazu, ahal bada, kanabera eta ez arraina.
Ondo segi eta mila esker!
: Mila esker! -Drpolilla (eztabaida) 09:57, 5 martxoa 2012 (UTC)
[aldatu] San Andres failaren eztabaida
Kaixo, OIn.ruiz erabiltzailea naiz , San Andres failaren artikulua sortzen ari naizena. Ikusi dut hainbat aldaketa egiten dizkidazula, eta galdetu nahiko nizuke ea zergatik borratu dizkidazun azken egunean gehitu nituen informazioak.
Eskerrik asko beste aldaketa eta zuzenketa guztiengatik Ondo izan
[aldatu] Zango
Barka bazterrak (apur bat) nahastu izana. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 19:51, 16 martxoa 2012 (UTC)
[aldatu] RE: «Londresko» zergatik den «Londreseko» baino egokiago
Ba, guztiz konbentzituta negoen -e- jartzea beharrezkoa zela, baina zure arrazoiketak irakurtzean arrazoia duzulakoan nago. Barkaidazue akatsa mesedez, benetan horrela zela pentsatzen nuen. Gainera, euskal wikipedian -e- epentetikorik gabeko formak lehenesten badira horrela izaten jarraituko du. Badakizu, beti oherazten zara zerbait berri jakinez. Bestetik, sahiatu nintzen artikuluak eta txantiloiak ere izenaz aldatzen, baina ez nintzen ohartarazi kategorietaz. Oraintxe bertan egingo dut alderantzizko prozezua (Londreseko → Londresko) eta ondo begiratuko dut txantiloi, artikulu edo kategoriarik gaizki jarrita gelditu ez daitezen. Eskerrik asko abisu eta laguntzagatik.--Enzaiklopedia•Ezt•ek 15:09, 19 martxoa 2012 (UTC)
[aldatu] Txantiloi:NA onarpena
Kaixo Xabier. Ikusi dut {{NA onarpena}} txantiloian aldaketa hau egin duzula. Azalduko didazu zergatik egin duzun aldaketa hori (ziur zerbait dagoela, baina ez dut harrapatu :P)? Kontua da, orain, txantiloi hori daramaten artikuluak ez dira agertzen bozketen orrian. Nahita egin duzu? Ondo segi. --Janfri; bai esan? 16:49, 29 martxoa 2012 (UTC)
- Joe, barkatu! Lapsus ederra nirea! Konturatu banintz, neronek konponduko nuen... Eskerrik asko konpontzeagatik. --Janfri; bai esan? 18:25, 29 martxoa 2012 (UTC)
[aldatu] Botkeriak
Sentitzen dut, Xabier. Ez naiz konturatu kategoria hori berezi samarra zenik. Hurrengoan adiago egongo naiz. Aio!--Unai (esan) 19:03, 29 martxoa 2012 (UTC)
- Dena den, ez dut ulertzen zergatik egin duen botak hainbat aldaketa. Esaterako, hemen, ordezkapena egiteaz gain, kategoria bat ezabatu du (oker; nik eskatu gabe), baina hemen bakarrik ordezkatu du nik eskatu diodana.--Unai (esan) 20:44, 29 martxoa 2012 (UTC)
[aldatu] Eskisabel vs. Esquisabel
Kaixo Xabier, Wikipediako antroponimiari buruzko irizpideak non kontsultatu daitezke? Eskerrikasko! --xeskisabel (eztabaida) 12:50, 2 apirila 2012 (UTC)
[aldatu] Txo
Kaixo, Xabier. Ni ere Txori beste lekuren batean solastu nahi nitzaioke, zoritxarrez blokeoen bidez berari zuzentzea posible litekeen leku bakarra euskarazko Wikipedia da. Ez nago liskarrak sortzearen alde, ezta Wikipedia batean administraria izatearen abantailaz baliatuz jendea blokeatu eta beste batean abantaila hori ez duenez blokeatu duen lankide horren aurrean "ezer" egin izan ez balu bezala santu gisa agertzea. Zurikeria jarrera itsusia iruditzen zait eta blokeo etengabea gauza serioa. --Euskalduna
Esaidak Hemen 20:51, 10 apirila 2012 (UTC)
[aldatu] Kategoriak
Kaixo, bi artikulu berri itzuli ditut (Ambrogio Boccanegra eta Joan Hastings) baina ez dakit kategorizatzen, non aurki dezaket horri buruzko informazioa? Mila esker aldez aurretik! —Aurreko iruzkin sinatugabea Aazkasle (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2012-04-14, 21:01).
- Kaixo berriro, dagoeneko kategorizatu ditut bi artikuluak. Mila esker. -Aazkasle (eztabaida) 12:57, 15 apirila 2012 (UTC)
[aldatu] Ezabatutako orria leheneratzea
Kaixo Xabier. Atzo bandalismo ekintza bat detektatu nuen, bandaloaren izena eta ikastola aurkitu nituen eta haiekin kontaktuan jarri nintzen. Kontua da orain horren frogak eskatzen dizkidatela, baina Joxemaik ezabatu egin zuen orria. Hemen ikusi dut administratzaileok badaukazuela orriak leheneratzeko aukera. Mesedea eskatu nahi nizuke, ea orria leheneratu dezakezun ikastolakoei erakusteko. Gero ni arduratuko nintzateke hura berriro ezabatzeko oharra jartzeaz. Orria hau da. --Assar; (erantzun hemen) 14:23, 25 apirila 2012 (UTC)
- Iepa, administratzaileren baten azken aldaketa zurea zela ikusi dut eta horregatik eskatu dizut zuri, ez naiz konturatu duela ordubetekoa zela aldaketa hori. ;) --Assar; (erantzun hemen) 14:26, 25 apirila 2012 (UTC)
[aldatu] Chisinau
Arratsalde on!. Euskaltzaindiak Moldaviako hiriburuaren izena Chisinau dela dio, ez Chișinău. Historiala errespetatuz mugitu dezakezu? Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 16:06, 13 maiatza 2012 (UTC)
[aldatu] Warning: the IP address, 212.121.219.1 is the source of serious hacking activities.
Warning: the IP address, 212.121.219.1 registered to Oldham MBC public libraries, and which is permanently blocked in English Wikipedia since 2009, is the source of serious hacking activities. Please be on guard with this IP address. —Aurreko iruzkin sinatugabea 88.224.23.137 (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2012-05-14, 22:41).
- Thanks for the warning! I'll be on guard. --Xabier Armendaritz
2012-05-14, 20:44 (Eguzk.)
[aldatu] Ekialde Ertaina
Duela asko orrialdea Ekialde Hurbilera mugitu zenuenez ("Euskaltzaindiak (Asiako exonimoen zerrendan) eta Berria egunkariko gidak Ekialde Hurbila eta Ekialde Urruna baizik ez dituzte bereizten)" arrazoiak aipatuz) zuregana jotzen dut. Izena duen guztia omen delako artikulua berpiztu dut. Badakit eurozentrikoa dela (erreferentziak jarri ditut), baina esamoldea erabili erabiltzen dute/dugu (ikusi Berria) eta ez euskaraz bakarrik, baita beste hizkuntzetan ere. Txarto iruditzen al zaizu? --Marklar (eztabaida) 10:34, 19 maiatza 2012 (UTC)
- Ados, baina azken finean "Middle East" edo Ekialde Ertainak esamolde moduan bere etimologia eta historia bereiziak baditu. Geografiaren ikuspegitik termino bera izan arren, geopolitikaren ikuspegitik igual ez (eta terminoa berez geografikoa baino geopolitikoa da). Nire ustez, hori nahikoa da bere artikulua izateko. Gaztelaniaz ere eztabaida bera izan dute eta Wikipedian biak mantendu dituzte --Marklar (eztabaida) 09:49, 20 maiatza 2012 (UTC)
- Ez dut testu hori aipatu hartutako erabakiagatik baizik eta gaia eztabaidatsua dela azpimarratzeko. Erabakitzekotan, euskaraz, zure iturriak (Euskaltzaindia eta Berria) eztabaidaezinak dira. Baina euskaldun bat Ekialde Ertainaz aritzen bada (edo Wikipedian informazioa bilatu nahi badu), ez ditu Pakistan edo Afganistan bere buruan baizik eta Ekialde Hurbileko estatuak, beraz, artikuluan ez nuke Afganistan-India-Pakistan eskualderi buruz idatziko, agian artikuluaren hasieran ohartxo bat jartzearekin nahikoa. --Marklar (eztabaida) 10:25, 20 maiatza 2012 (UTC)
Igual bai, baina hori ez da beste wikipediatan hartutako erabakia. Edonola ere, ez nago batere ziur eta zure arrazoiak hain sendoak direnez,
Alde. --Marklar (eztabaida) 10:44, 20 maiatza 2012 (UTC)