Eztabaida:Alderdi Laborista (Norvegia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Langiletiarra[aldatu iturburu kodea]

@Kamiruaga: Elhuyarrek, Euskaltzaindiaren hiztegiak zein Euskaltermek "Laborismo" hitza erabiltzen dute. Berriaren Estilo Liburuan ere laborismo erabiltzen da. Langiletiarra kontzeptua ez da ia inon agertzen. Zergatik aldaketa? -Theklan (eztabaida) 15:09, 27 martxoa 2021 (CET)[Erantzun]

Langiletiar Euskaltzaindiaren Hiztegian agertzen da, eta egokiago iritzi diot honako arrazoi hauengatik:
  • Laborista eta, are gehiago, laborismo –espainieraz gain, ez dago ia hizkuntzarik laborismoa ideologia-joera gisa bereizten duenik– adigaiak latinetiko hizkuntzetan baino ez dira agertzen.
  • Jatorri latineko hizkuntzek portugalerak eta frantsesak, esaterako, alderdi hauek izendatzeko, lan esateko erabiltzen duten hitza erabiltzen dute errotzat: trabalhista edo travailliste.
  • Germaniar hizkuntzek lan-alderdi edo langile-alderdi esaten diete alderdi laboristei (Labour Party, Arbeidarpartiet, Arbeitspartei...), bai eta eslaviar hizkuntzek, hizkuntza zeltikoek eta hebreerak ere.
Halandaze, nazioartean hizkuntzek hainbat eratara jokatzen dutenez, eta euskarak alderdiok izendatzeko berezko hitza daukanez, egokia iruditu zitzaidan. Edozelan ere, askoz hedatuago dagoela-eta, laborista hobetsi nahi baduzu ez daukat eragozpenik.
@Kamiruaga: Ez da nik hobesten dudan edo ez, baizik eta erabilerak hobesten duena.
Euskaltzaindiaren hiztegian:
« langiletiar


1 iz. Laborista.
2 adj. Langileen aldekoa.

»
Hau da, Euskaltzaindiaren hiztegian "langiletiar" bilatzen badut, esaten dit Laborista bilatzeko.
« laborista


1 adj. Laborismoarena, laborismoari dagokiona. Gobernu laborista. Legebiltzarkide laboristen sostenguarekin.
2 iz. Laborismoaren jarraitzailea. Laboristen artean ere ahots kritikoak sortu dira.

»
Eta bilatzen badut laborismo:
« laborismo


iz. Britainia Handiko eta beste zenbait herrialdetako sozialismo erreformista.

»
Euskaltermek laborismo dakar. Berriaren Estilo Liburuan langiletiar ez da agertzen, baina laborista bai. Elhuyar hiztegiak laborismo esaten du, eta langiletiar ez dator. Googlen "langiletiar" bilatuta, emaitza gehienak Euskaltzaindiaren Hiztegikoak edo zuk orain aldatu dituzun artikuluak. Ez dago ia emaitzari. -Theklan (eztabaida) 20:20, 28 martxoa 2021 (CEST)[Erantzun]