Eztabaida:Arkupea (Gasteiz)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez da "ibilbide" soila: goiko etxebizitzak ere "Los arquillos" delakoaren parte dira. Nik "Arkupeak" jarriko nituzke, pluralean (2 eraikin dira, gainera), itzulpen hoberen baten faltan.--Unai (esan) 17:17, 16 uztaila 2012 (UTC)

Arrazoiak ikusita, bat nator izenburutik ibilbidea kentzeko beharrarekin. Hala ere, ibilbidea Arkupeko ibilbidea denez (eta ez Arkupeetako ibilbidea), hortik Arkupea izena ateratzen da, singularrean. Bere logika du: arkutxo asko dira (horregatik los arquillos); eta, arkutxo horien guztien artean, bi zati dituen arkupe luze bat eratzen dute. --Xabier Armendaritz 2012-07-17, 07:30 (Eguzk.)
Bestalde, kale izenean ez ezik, Arkupea izenarekin ageri da beste hainbat argitalpenetan ere: Babes Erregimen Berezia Duten Eraikinen Katalogoa, Gasteizko Udalarena; Gasteiz Neoklasikoa, Gasteizko Udalarena; «Gasteiz» artikulu entziklopedikoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Prentsa Gunean; Gasteiz Neoklasikoan zehar, Rosa Maiztegirena; eta abar. --Xabier Armendaritz 2012-07-17, 07:44 (Eguzk.)
Egia. Dena den, erreferentzia dezente daude pluralean jarrita ere: hiru.com, Alavaturismo.com, Gasteizko Udalak berak pluralean jartzen du batzuetan, Ramon Zallo, turismoaeuskadi.net, Berria, Rikardo Arregi DEIAn...
Gaztelerazko pluralaren aurrean, eta jakinda bi eraikin direla, arraro ikusten dut "Arkupea", baina tira, ez da hil ala biziko kontua... -Unai (esan) 09:01, 17 uztaila 2012 (UTC)
Eusko Jaurlaritzaren Euskadi monumentala turismo liburuxkan, «Arkupeko multzoa» izenaz aipatzen dute multzo osoa.
Hemen aipatu ditugun iturri guztietatik, Gasteizko kale izendegia da erabateko ofizialtasuna duena, Euskaltzaindiaren onespena duena, eta nekez aldatuko dena. Beraz, bi aukerak oso erabiliak izanik, nik uste kale izendegikoaren alde egin beharko genukeela: Arkupea, singularrean. --Xabier Armendaritz 2012-07-17, 10:10 (Eguzk.)