Eztabaida:Debagoiena

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontzeptu hidrografikoa ala politikoa?[aldatu iturburu kodea]

Debagoiena eta Debabarrena artikuluak zeren inguruan dira? Bailarari buruz, ala Gipuzkoako eskualdeei buruz? Nire ustez ondo ezberdindu beharko lirateke. Orain dauden bezala, kontzeptuak nahasten dituzte. --Unai (esan) 11:27, 26 Urria 2008 (UTC)

mmmhh... diferentzia zein da zure ustez, kontzeptu geografikoa eta politiko ezberdinak al dira? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:37, 26 Urria 2008 (UTC)
Ezberdinak dira, bai. Deba bailara izate geografiko bat da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, ordea, izate politikoak dira. Aramaio Araba da, baina bere ur gehienak Deba ibaiara doaz. Berdina gertatzen da Ermuarekin, politikoki Bizkaia izan arren, bere urak Deba ibaiara doaz. Eibarko zona bat, bestalde, Gipuzkoa izanagatik, Artibai bailarakoa da. Nire ustez, artikulu honetan -eta Debabarrenakoan- Gipuzkoako eskualde politikoei buruz soilik aritu beharko ginateke. --Unai (esan) 12:34, 26 Urria 2008 (UTC)

Informazio aldetik nahiko txukun dagoela irizten dut, bestalde, argazki batzuk gehiago txertatuko nituzke. Urtziarazur (eztabaida) 19:45, 28 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Aupa, bat nator Urtziarazurrekin, dena oso txukun dago baina argazki batzuk falta direla esango nuke. Gabon Terminator69777 (eztabaida) 21:57, 28 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]
Ba ni ez nator bat, argazkiak berrordenatu daitezke, batez ere ondarearen atalean sartuta, baina ez ditu bereziki faltan. Ordea, testuan desoreka dago, ondareari buruzkoa zerrenda luze bat delako, inongo mailaketarik gabe. Bestalde, historia atalak hobekuntzak izan ditzake, eta ez dago ia erreferentziarik. Ziur naiz aukera onak daudela mapa batzuekin ere osatzeko. Theklan (eztabaida) 16:19, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Demografia eta kooperatibismoa atal berean bil daitezkeela uste dugu, edo kooperatibismoari atal propioa eman ahal diozue. Gainera, lexikoari dagokionez denbora guztian "Mondragon Taldea" ez irakurtzeko, sinonimoak bilatu ahal dituzue Nekane2 (eztabaida) 17:48, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Nik ez nuke gaztelaniako "Deva" jarriko inon, ez dut uste ofiziala denik. Theklan (eztabaida) 17:50, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]